Zorion une harrapaezinen inbentarioa

Hamalau ipuin bildu ditu Harkaitz Cano idazleak ‘Beti oporretan’ (Susa) izeneko ipuin-liburuan

Titulua erabiltzeko baimena eskatu dio Xabier Montoiari, duela 20 urte musikariak izen bereko diskoa kaleratu baitzuen

Juan G. Andrés - 2015(e)ko azaroaren 28a, larunbata - 06:05etan eguneratua

Cano, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Cano, atzo, Donostiako Alde Zaharrean. (Gorka Estrada)

Galería Noticia

Cano, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Donostia- Safari bat Namibian, gau bat Göteborg hirian, kartzelara bisita bat, txirrindulari baten positiboa, Lolitanobelaren bertsio feminista, irla batera ihes egiten duen idazlea... “Zorion une harrapaezinen inbentarioa” egin du Harkaitz Canok (Lasarte, 1975) Beti oporretan (Susa) liburuan, guztira 14 ipuin bilduz.

Titulua erabiltzeko baimena eskatu dio Xabier Montoiari, duela 20 urte musikariak izen bereko diskoa kaleratu baitzuen. “Hark Jim Jarmuschen Permanent Vacationfilmetik lapurtu zuen, beraz, lapurren artean beti tratu ona”, bota zuen Canok txantxetan. Soul baikorra eta funk kutsuko diskoa zen hura, baina letrak arretaz irakurriz gero, jabetzen zinen ez zela hain alaia. Antzeko zerbait gertatzen da liburuaren narrazioekin. “Gustatzen zaizkidan ipuinak udako kantu italiarrak bezalakoak dira: lehenbiziko aldiz entzun eta ondo sartzen dira, baina bigarren edo hirugarren entzunaldian konturatzen zara ez duela zehazki zerikusirik zuk imajinatutakoarekin”, gehitu zuen.

Mediterraneo kutsuko istorioak laket omen ditu lasartearrak -François Ozonen Sous le sablefilma, Erri de Lucaren liburuak, Cheeverren Igerilariaipuina...-, “zorionaren bila joan eta argiaren atzetik” ibiltzen den jendearen kontakizunak. Ildo horretan, bere liburu berria “zorion une harrapaezinen inbentarioa” dela aitortu zuen, baita nolabaiteko atzerako kontaketa ere. “Protagonistak eskuetatik ihes egitear dagoen zerbaiten bila dabiltza”, gehitu zuen.

Beti oporretan Montoiaren Lurpeko kantaabestiaren aipu batekin hasten da. Canok nabarmendu zuenez, “modu inkontziente batean” lurpean hasi ditu liburu hau eta Twistbere aurreko nobela. “Horrek esan nahi du uste eta nahi genukeen baino gutxiago aldatzen garela eta beti ari garela istorio bera kontatzen”, adierazi zuen. Izan ere, bi asmorekin ekin zion ipuin bildumari: 200 orri baino gutxiagoko liburua egitea, kontakizunetan idazlerik ez agertzea eta artista garaikideei buruz ez hitz egitea. “Hiruretan porrot egin dut, gutxigatik: lanak 203 orrialde ditu, artista bat agertzen da, baita idazle bat eta erdi ere. Norbere genetika literarioaren kontra borrokatzea ederra da baina normalean galdu egiten duzu eta zure betiko joera eta obsesioetara eramaten zaitu halako indar grabitatorio saihestezin batek”, esan zuen.

Bere iritziz, batzuetan “norbere joeren kontra borrokatuz” lortzen dira ipuinak;beste batzuetan, “norbere joerari joaten utziz”. “Zuk miresten dituzun idazleen antzik ez duzu, eta hori oso izorrantea da, zure estiloa deitzen diozun hori zure gabezia da, eliminazioz egiteko gai zarena, baina kontrakoa ere esan daiteke: estiloa da miresten dituzun idazle horiek guztiak imitatzen saiatu eta frakasatu ondoren geratzen zaizuna. Ni ere saiatu naiz hemen nire estiloaren kontra edo nire ohiko trukorik ez errepikatzen, baina, azken finean, ez naiz hainbeste aldendu nire gabezietatik”, tematu zen.

Hainbat ipuinetan egitura klasikoa erabili du eta beste batzuetan esperimentaziora jo du. Umorea ere kontuan izan du -“Picabiak zioen umorea dela desesperatuen kortesia”- eta “afinazio ariketa” gisa, bere ipuinak idatzi aurretik James Salter eta Samantha Schweblinenak irakurri ditu.

“hil itzazu zure maiteak”Azken 20 urteotako aldaketei dagokienez, honakoa azpimarratu zuen Harkaitz Canok: “materia literarioa denarekiko ikuspuntua” aldatu zaio eta “garaikidetasuna” onartu du. “Lehen literariotzat jotzen nituen gauzak, hiriak eta pertsonaiak, gaur egun ez zaizkit hainbeste interesatzen: orain literarioago iruditzen zait Angela Merkel Fernando Pessoa baino, literarioagoa da Burger King bat Paris edo Lisboa baino”, iritzi zion. Lehenago “erreparoak” zituen gaur egungo gauzak erabiltzearekin, baina orain “kontrakoa” gertatzen zaio: “Ipuin guztiak daude orain, gaur eta hemen kokatuak”.

Estilo aldetik, nolabaiteko “biluztea” dagoela ohartu zuen Gorka Arrese editoreak. Canok onartu zuen “lehor-tze baten ahalegina badagoela”, baina miresten dituen idazleak “askoz ere sintetikoagoak” omen dira. He-mingwayk zioenez, kill your darlings, zure maiteak hil itzazu, hau da, “hainbeste gustaten zaizun esaldi hori ken-tzen baduzu eta ipuinak funtziona-tzen badu, soberan zegoen. Erraza da esaten, zailagoa egiten: hemendik 20 urtetara lortuko dut akaso”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120