Maria Cruickshank (Oñati, 1989) aktorea da. Bere lanik ezagunena 'Goenkale' telesailean egindakoa da, Itxasoren papera izan zuen 2008 eta 2015 bitartean. Antzerkian eta zineman ere aritu da. Mariak Bilboko Artebi Antzerki Eskolan (2005) eta Donostiako TAEn (2006-2008) egin zituen ikasketak. 2014an Gifted Corporation websailean agertu zen eta zineman debutatu zuen, Borja Kobeagak zuzendutako 'Negociador' filmean. Antena 3 katearen 'Vis a vis' telesailean ere parte hartu du eta 2016an 'Igelak' eta 'Villaviciosa de al lado' filmetan agertu zen. Berriki, oñatiarrak ahotsa jarri dio Fermin Muguruzak zuzendutako 'Black is Beltza II: Ainhoa' animaziozko filmeko protagonistari. 

Maria Cruickshanken kultur gomendioak:

Abesti bat: Tracy Chapmanen 'Behind The Wall'

Musika talde bat: Ludovico Einaudi

Liburu bat: 'Voyagers II: Secrets of Amenti'

Antzezlan bat: 'Losers'

Film bat: 'Black Is Beltza 2: Ainhoa'

Kultur espazio bat: Lorenea (Noain)