• Valls

    26/09/2018 - Rikardo Arregi

    BEHARBADA zuek jakingo duzue, hau irakurtzen duzuen bitartean, Manuel Valls Bartzelonako alkategaia den ala ez;lerrook idazten ari naizenean misterioa (esateko modu bat da, besterik ez) misterio da oraindik. Ez dakit zer pentsatuko duten bar-tzelonarrek. Niri Valls jauna bezalako paratxutistak ez zaizkit gusta-tzen, hiriarekin nolabaiteko lotura lausoa izan eta bertako alkate izan nahi: denetarako jendea dagoela esaten [...]

  • Zutik

    25/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    hERENEGUN, domekan, arreta eman zidaten uda pasatu ondorengo, astelehenetako udaletxe aurreko bilkuretara agertu ez naizelako. Atzokoan ez nuen hutsik egin, noski, eta denen aurrez aurre jarri gainera argazki bat atera-tzeko aitzakiaz. Ez dakit ondo segapotoan oroimen bat gorde-tzeko edo oraingoan azaldu naizela ikus nazaten. Irakurketa argia egin nion domekako agirakari. Alegia, bilkura handiak direnean, joan ez arren berdin [...]

  • Balioak higatzen

    24/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Ana Urkiza

    naroa Jauregizuriak, “Nazio markagintza Nola transmititu gure balioa” liburuaren aurkezpenean, marka dela produktu baten identitatea zabaltzen duen tresna aditzera eman zuen, “produktu horren ospea landu eta transmititzen duena”. Nazio markaz aritzen garen bakoi-tzean, afera konplexua den arren, bi ideia nagusi hartzen ditugu aho-mingainean;bata, gure zilborrari begirakoa, “nor garen” zehaztu beharrari dagokiona [...]

  • Gure nagusikeria

    23/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Xabier Euzkitze

    5.000 milioi telefono mugikor baino gehiago daude munduan, eta egunetik egunera handitzen doa smartphone-en batez bestekoa. Harrigarria gertatzen da munduko hainbat leku behartsutan, jan-edanak edo garbitasuna ere eskas dutenetan, sakelako telefono asko ikustea. Hori egiaztatu ahal izan dugu aurten Senegalen, esate baterako. Eta ez turistentzat prestaturiko guneetan soilik, baita hiriburutik urruneko landa-eremuetan ere, [...]

  • Petras txostena

    22/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Juanjo. Olasagarre

    Hainbat aurkikuntza intelektual lehenago ez aurkitu izanak lur jota uzten dute norberaren trebetasun intelektuala. Genero nahasketak Butlerren liburuarekin gertatu zi-tzaidan, 1990koa da ingeleseko argitaraldia, baina nik 2000. urte inguruan topatu nuen, tarteko hamar urte horietan zertan aritu ote nin-tzen nire buruari galdetzen niola. Antzeko gertatu zait Petras informea-rekin. Non ibili ote naiz 1995. urtean erredaktaturiko [...]

  • Talka

    21/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio

    MOTORRA duen patinetea erosi dugu, yogako klasera berandu ez heltzeko. Horrela bizi gara, muturrekoak elkartzen dituen garai batean. Eta batuketa horrek kontradikzioz betetako artefaktuak sortzen ditu: estresa sufri-tzen dugu erlaxazio ikastarora garaiz heldu nahi dugulako. Gauzak aldrebes egiten ote garen, iparra galdu dugun galdetu beharko genioke geure buruari. Umeen jolastoki baten ikusi dut ama baten ezintasuna. Umeak [...]

  • Batasunaren Kutxa

    20/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    oSKORRI taldeko Antton Latxak Gaztelugatxe kantan aurkitzen zuen altxorra datorkit gogora, zergaitik ondo jakin gabe, duela 50 urte eta Arantzazuko kongresu moduko baten ondoren, X. Kintana eta bestek argitara zuten Batasunaren Kutxa liburua. Irrikaz geunden Euskara Batuaren Arantzazuko Zina eta Mezuak, besteak beste, alfabetatze lanetan genbiltzan gazte mordo batzuk behintzat. Mezu eta zin horrei jarraitu genion ia jarraian, [...]

  • ‘Valtònyc’

    19/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi

    ZORIONAK eman nahi dizkiot Valtònyc-i (gero eta gehiago gustatzen zait gizon hori, eta ez dut “baina” mengelen zerrenda egingo), Ganteko epaitegiak hartutako erabakia dela eta: ez dute Espainiara bidaliko, Espainaiko kartzela batera, alegia, ez baitute justizia espainiarraren euroagindu ospe-tsua onartu. Gogoratu behar da Valtònycek hiru urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko lukeela terrorismoa goraipatu, mehatxuak [...]

  • Cedillo eta Jarrai

    18/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    EGIATASUNA eta balio erantsia dira gehienik erabili diren kontzeptuak, larunbatean Errenterian Jose Miguel Cedilloren ekimenez egin zen bilkuraren ondorengo iruzkinetan. Cedillo, duela 36 urte beste hiru kiderekin batera ETAk erail zuen polizia nazional baten semea da eta urte guzti horiek hortik zehar egon ondoren arrazoi edota mezu argia izan du Errenterira itzultzeko: Bere aita ETAk akatu dituen 800 biktimen zerrenda beltzetik [...]

  • Geroa elkarrekin

    17/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Ana Urkiza

    Geroa Elkar-Ekin da Eusko Ikaskuntzak bere 100. urteurrena ospatzeko antolatutako Kongresuaren leloa: Geroari Elkarrekin Ekiteko gonbita. Aurreko ostegunean aurkeztu zen kongresuaren egitaraua Donostiako Tabakalera eraikinean. Bost kongresu-atal jasotzen ditu egitarauak, bost arlo edo ardatz nagusi landuko dituena: Baionan, “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea”, Gasteizen, “Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak [...]

  • Urrundik bertan

    16/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Xabier Euzkitze

    Euskal Diasporaren 1. Eguna ospatu zen atzo zortzi, irailaren 8an. Ez da ausaz hautaturiko eguna, zortziak esanahi sinboliko berezia du kasu honetan. Beti esan izan da diaspora dela Euskal Herriaren zortzigarren probintzia. Bestalde, 1522ko irailaren 8an iritsi zen Juan Sebastian Elkano getariarra Sevillara, munduari bira emanik. Ospakizun horren karietara, mundu zabaleko euskal komunitatearen hainbat ordezkari bildu ziren [...]

  • Willy Toledo

    15/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Juanjo. Olasagarre

    SAIL honetan bertan min-tzatu naiz behin baino gehiagotan Overtonen leihoari buruz politikaz mintzatu naizenean. Overtonen leiho horrek iritzi publikoak onar dezakeenaren azalera erakusten du eta pentsa daitekeenaren mugak ezartzen ditu;eta hala, eskubideen kasuan, lor daitekeenaren zilegitasuna eta aukera bera (ez da zutabe honen gaia, baina, esanen nuke Hondarribiko Alardearekin gertatzen ari denak argi uzten du herritik [...]

  • Copy-paste

    14/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio

    AUZO lotsa sentitu dut Espainiako politikariak baten masterra eta bestearen tesiari buruzko eztabaida horretan murgilduta ikusten ditudanean. Ibaiko presa batean bezala geldituta irudikatu ditut, oinak lokatzetan sartuta. Zenbat denbora xahutu dute batzuen eta besteen aholkulari eta teknikari taldeek euren eta beste alderdietako kideek kurrikulumak aztertzen? Zenbat denbora galdu dute? Benetan merezi al dute herritarrek halako [...]

  • Yolanda González

    13/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    NITAZ ez zaitez ahaztu. Bai, No te olvides de mí izenburuaz, liburu dendetan izango da gaurdanik, Fuerza Nuevako sikario batzuk, ikasle moduan Madrilen bizi zen etxetik sekuestratu eta ordu gutxira tiroz akatu zuten Yolanda Gonzalez 19 urteko deustuarraren historia. Antzeko jazoera edo historietan trebea eta ibilia den Carlos Fonseca kazetaria (Madril 1959) izan da hain zuzen, Espainiako eskumaren aziorik beltzenetariko [...]

  • Alarde

    12/09/2018 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi

    URTERO harritzen nau Alardeetan gertatzen denak, beharbada urtero espero dudalako, denboraren poderioz, tentsioa gutxitu eta aferak konponbidean egon behar duela nahitaez. Belaunaldi berriak, hezkuntza eta hezkidetza, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde dagoen mugimendu geldiezina, “manada” bezalako gertaerek piztu duten pentsamolde aldaketa, emakumeen hilketa egunerokoek sortzen dituzten kezkak, [...]

Últimas Noticias Multimedia

  • No existe el contenido con id: 223636

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120