DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
  • Aro eta aukera berriak

    15/05/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    GAURKO egunkarietako goiburuak jasoko duen gertaera da: Kataluniak bere Parlament-ak izendaturiko presidentea dauka. Ez da bide erraza izan, ez eta izendatua, beharbada, gogokoena. Besteak beste Espainiako Auzitegi Gorenak eskubide zibil eta politikoen jabe diren beste hautagai batzuen eskubideak urratuz, aukeratuak izateko zuten eskubidea ezerezean laga dituelako. Nolanahi ere, Kataluniako autogobernu erakundeen eta Parlament-aren [...]

  • Erabakitzeko eskubideaz

    08/05/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Igande honetan Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako hogeita hiru udalerritan herri-galdeketak egin dira. Orotara 93.000 lagunek izan dute botoa emateko aukera. Nolanahi ere, horietatik %14,81ek hartu dute parte bozketetan. Kontua zera da: bozketa horietan denetarik ageri dela. Alde batetik, udalerri batzuetan erabakitzeko eskubidea jarri da eztabaidaren erdigunean. Beste toki batzuetan, ordea, erabakitzeko eskubidea aitortu ondoren, [...]

  • Amesgaiztoak zartatutako kristalak, Erramun Osa

    04/05/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    ibilbide bati bukaera ematean, atzera begiratzea ekidin ezin daitekeen jazoera da. Atzera begiratu behar baita eginiko bideak eman duenaz gogoetatu ahal izateko... eta begiratu horren harira, heriotza, desegindako familiak, sufrimendua, izua, gorrotoa, mespretxua, elkar hartu/ulertu ezina, errezeloa, mesfidantza eta abar ikusten ditut, ez besterik... edozein tokitatik begira gaudela, ekarpen latza, herriarengandik sortu omen [...]

  • Pentsiodunen ahots urratua

    24/04/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Norbaitek uste bazuen adinarekin herritarrak otzandu egiten direla eta haien eskubideak defendatzeko gaitasuna galtzen dutela, erabat oker dabilela antzeman izan du. Pentsiodunak dira baieztapen horren adibiderik behinena, pentsio duinak eskatzeko eta zer esana badutela aditzera emateko, herri askotako plazak hartu baitituzte. Haserrea piztu 2018 urterako aurreikusitako igoera barregarriak egin du... baina ezinegon hori lehenagotik [...]

  • Gehiegizko jokaera

    17/04/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Altsasun ordu txikietan gertaturikoari garrantzia kentzea, lausotzea eta ezerezean uztea ez da inolaz ere komeni. Hainbatetan ikusi baitugu, bai lehen nola baita orain ere, desberdin pentsatzen dutenekiko presioak, pintaketa iraingarriak zein bestelakoak nola gutxietsi eta lausotu diren... beste giro eta gertaera batzuei bidea eman dietenak eta bizikidetza ozpindu dutenak. Gaur egun ere badira indarkeriaren zirimolan ibilitakoen [...]

  • Gurutze-bideak

    10/04/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    lASAI, irakurle! Goiburuak ez baitauka Aste Santuarekin zer ikusirik, eguna joan eta etorri telebistetan eta egunkarietan amaigabeko emankizunetan eskaini zaigunarekin... baina izenburu bat aukeratu nahi izanez gero, beharbada, horixe da egokiena PP alderdiaren egungo egoeraz hitz egiterakoan. Izan ere, 155. artikulua baliatuta uste izan zuten Katalunia mendean, normalizatze bidean jarriko zutela, bai eta agintea ustezko [...]

  • Lan lasterra!

    27/03/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    ETA alferra! Esango lukete gure aurrekoek, Katalunian gertatzen ari direnak ikusita. Izan ere, norbaitek uste baldin badu demokratikoki eta bake bideak erabiliz eginiko aldarrikapenak epaitegietan jazarriz bideratuko direla, oso oker dago. Aitzitik, gizartearen zati esanguratsu bat are gehiago haserretzea eta etena sorraraztea bultzatuko du. Aldarrikapen politikoak elkarrizketa eta adostasun politikoen bidez bideratu behar [...]

  • Haserreak eta tentaldiak

    20/03/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Estatuko hiri ugaritan azaldu dira, inoiz baino indartsuago eta oldarkorrago... Espainiako Gobernuak pentsiodunei igorririko igoera barregarriaren pospoloak pazientzia agortzea ekarri baitu ondorio gisa. Kontua ez baita pentsiodunen egoera duintzeko baliabiderik ote dagoen, politika publikoetan pentsioen hurrenkera zein den, lehentasunak nor jartzen diren baizik. Izan ere dirua egon badago, zerga politika progresiboa eta [...]

  • Berdintasun klausula

    13/03/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Pelikula bat ikusi ondoren, zenbat bider esan... entzun dugu ikusitako hori pelikuletan gertatu ohi dela soil-soilik? Segur aski, askotan! Kontua da Stacy L. Smith-ek, 2014. urtean, The Hollywood Reporter izeneko aldizkarian, artikulu bat idatzi zuela goiburuan aipatzen dena aldarrikatuz. Izan ere, 2013. urtean arrakasta handiena izan zuten ehun pelikula adibidetzat hartu eta ezkutuan zegoena, hizpide bilakatu nahi ez zena, [...]

  • Liskarren eta izuaren kazola

    27/02/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Futbol txapelketak ai-tzakiatzat hartuta, muturreko taldeak ez dakit nola ibil daitezkeen Estatuan nola baita Europan barrena, izua, liskarrak eta beldurra sorrarazten... are zailagoa suertatzen zait barruratzea zenbait futbol taldek halakoak susta-tzeko, sostengatzeko eta noranahi eramateko duten interesa, bai eta errusiarrak datozela eta, horiei aurre egiteko asmoz, hemengo batzuek erakutsi duten jarrera, gauzak onbideratu [...]

  • Aniztasuna versus inposaketa

    20/02/2018 - Talaieroa - Erramun Osa

    Ez da oraingo kontua, iraganetik datorren auzia baizik. Horrela, Macron Frantziako Errepublikako presidenteak Korsikara egin berri duen bisitan “Frantziako Errepublikan hizkuntza ofizial bakarra dago eta hori frantsesa da;elebitasuna ez da koofizialtasuna” berretsi du. Ondorioz, ez du heldulekurik eskaini korsikeraren ofizialkidetasuna onar-tzeko. Izan ere, aditzera eman duenez, hizkuntza-aniztasunak herritarrak desberdintzen [...]

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120