• Anbizinoa eta baloreak

    02/06/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    EZ da ezustekorik egon eta Eduardo Berizzok zuzenduko dau Athletic hurrengo denboraldian. Josu Urrutiak esan dau anbizinoa eta baloreak buztartzen dituela entrenatzaile argentinarrak. Gustoko neban Berizzo berak zuzenduriko taldeek erasoko futbolaren aldeko apostu garbia egiten dabelako. Alde horretatik, gogoan daukadaz Celtak San Mamesen egindako partidu bikainak. Aurkezpen ekitaldian esandakoak entzunda, ziur nago Athleticek [...]

  • Amaiera tristea, Ramon Basaldua

    22/05/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    aMAIERA tristea euki dau 2017-2018 denboraldiak. Athleticek beste partidu negargarri bat jokatu eban San Mamesen eta estadioan batutako zale apurrek txistu hotsez agurtu eben taldea, Kuko Zigandaren eta bere laguntzaileen agurreko partiduan. Beste amaiera mota bat gura genduan baina egia esateko, denboraldia zelan joan dan ikusita, domekan gertatutakoa normaltzat jo behar dogu. Esan geinke denboraldiak eta taldeak merezitako [...]

  • Kuko, neure taldean beti, Ramon Basaldua

    15/05/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    Jose Angel, Kuko, Ziganda ez da Athleticeko entrenatzailea izango hurrengo denboraldian, Josu Urrutia presidenteak holan iragarri dauelako Lezaman. Egia esateko, danok uste genduana ofizialki berretsi baino ez dau egin klubeko arduradun nagusiak. Ilusinoz ganezka ekin eutsan bere ametsari, Athletic zuzentzeari, aurreko sei deboraldietan Bilbao Athleticen lan bikaina egin ostean. Etxeko laguntzaileak aukeratu ebazan bidelagun [...]

  • Garratza gozotu gurean

    08/05/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    sAN Mamestik pozik urtetea ez da erreza izan amaitzear dagoan denporaldi honetan. Datuak oso esangura-tsuak dira, Athleticek sei garaipen bakarrik eskuratu ditu-eta hamazortzi partidutan. Betisen aurkako partiduan zuri-gorriek menderatu egin eben aurkaria eta ondo mereziduta lortu eben garaipena. Ganera, zaleriaren erantzuna hasiera baten uste baino hobea izan zan denporaldiko azken aurreko partidua ikusteko, aurretikoak [...]

  • Konponbide barik

    01/05/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    2017-2018 denboraldiak konponbiderik ez daukala esatea ez da albiste, aspalditik barrua minduta dogu-eta Athleticen joko makalagaz. Kontua da, Realaren aurkako ikuskizun negargarriaren ostean, denboraldia amaitzeko gogoa biderkatu egin dala. Galtzeko moduak eta moduak dagozala esan izan dogu eta aurkariagaz lehiatu barik galtzea da erarik mingarriena. Horixe berori jazo zan Anoetan Realaren aurkako norgehiagokan, Zigandaren [...]

  • Ilunetan, Ramon Basaldua

    25/04/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    aTHLETIC tunel ilun batetik urten ezinik dabil. Kuko Ziganda entrenatzailea bere taldea zulo horretatik atara gurean dabil, argi apur bat ikusi nahiean denboraldia amaitu aurretik. Zoritxarrez, baina, Athleticek ilunetan segiduten dau, etxeko partiduetan batez be. Zuri-gorriak ez dira gauza norgehiagoka on bi kateatzeko eta San Mamesko zaleria gogaituta dago Katedralean ikusten dauenagaz. Kontuak kontu, desiatzen gagoz denboraldia [...]

  • Agur denboraldiari, Ramon Basaldua

    17/04/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    Sei partidu ditu jokatzeko Athleticek liga txapelketea amaitu arte baina denboraldia amaitutzat jo geinke A Coruñako Deportivoren aurkako partiduan jasotako porrotagaz. Celta eta batez be Vila-realen aurka erakutsitako maila onak ilusinoa berbiztu eban Athletic zaleen artean eta Europarako sailkatzea be ez zan hain urrun ikusten, denboraldian zehar erakutsitako maila makala ahaztuta. Deportivoren aurka gertatutakoak, ostera, [...]

  • Zigandak amestutako partidua, Ramon Basaldua

    11/04/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    EZ dago zalantzarik. Athleticek denboraldiko partidurik onena jokatu dau liga txapelketako 31. jardunaldian. Kuko Zigandaren jokalariek entrenatzaileak amestutako partidua egin eben La Ceramica estadioan, sailkapeneko seigarrenaren aurka ganera. Entrenatzaileak berak aitortu dauenez, gauzek ez dabe itxaron bezala urten denboraldi honetan. Zigandak, baina, ez dau inoiz amore emon eta gogor eutsi deutso eguneroko lanari. Zazpi [...]

  • Zorra ordaindu gurean,Ramon Basaldua

    03/04/2018 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua

    Athleticek denboraldi honetan San Mamesen ez irabaztea ez da albiste. Zuri-gorriak bost bider bakarrik izan dira garaile etxean jokatu dabezan hamabost partiduetan. Celtaren aurka, hiru puntuak lor-tzeko zorian egon ziran Zigandaren mutilak baina azkenean puntu bik ihes egin eben eta partidua galtzeko zorian be egon ziran. Azken emaitza garratza izan arren, Katedralean batu ginan apurrok pozik urten genduan estadiotik gure [...]

Últimas Noticias Multimedia

  • No existe el contenido con id: 223636

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120