Bilbok berriro ere ospatuko du uda honetan Blusaren festa handia, adin guztietarako eta doako kontzertuekin. Aurten, Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioak emakumezko ahotsak omenduko ditu uztailaren 28tik 30era.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziaren arabera, “Bilbao BBK Live eta Aste Nagusiaren ondoren iazko udan proba pilotu bat egin genuen hiria musika onez eta kalitatezko jardueraz aldi horretan betetzeko. Proba arrakastatsua izan zen, oso txalotua eta baloratua. Horregatik, aurten berriro itzuliko gara, eta indar handiagoz jarriko dugu martxan bigarren edizio hau”.

Carlos Mallesek, lehiaketaren zuzendariak, adierazi du “ilusioz gainezka gaude jaialdi berri hau antolatzeko. Bertan, publikoak bluesaren munduko erreferente handiez eta prestatzen ari garen beste jarduera batzuez gozatzeko aukera izango du beste behin ere. Proiektu honek liluratu egiten gaitu, eta ziur gaude datorren uztailean Bilbo bluesaren festa handian bihurtuko dela”.

KARTEL BERRIA

Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioko kartelak, oraingo honetan, emakumezko ahotsak omentzen ditu, eta ekitaldi musikal handi honek Bizkaiko hiriburuaren esentziarekin duen lotura azpimarratzen du Karolina, bere ohiko gozoki baten bidez.

Sergio Pérez Berasategik zuzendutako Moriskette euskal estudioak egin du ilustrazioa. 2022ko irudia ere sinatu zuten, bluesman bat eta Bilboko beste ikono bat, bere baldosa bereizgarria, protagonista zituena.

“Hasieratik oso argi izan genuen aurreko ediziokoarekin koherentea zen irudi bat sortu behar genuela, baina, aldi berean, bereizgarria izan behar zuela. Horrek guztiak, erakundeak berdintasunaren alde beti adierazi duen konpromisoarekin batera, oraingoan emakume bat protagonista gisa erabiltzera gonbidatzen gintuen”, azaltzen de Pérez Berasategik. Merenge-pastel klasikoari dagokionez, diseinatzaileak adierazi du Bluesaren irudia hiriaren esentziarekin lotuko zuen beste ikusmen-elementu bat bilatu nahi izan zuela. Aukeratua Karolina izan zen, “benetako harribitxi gisa irudikatuta” agertzen dena eta abeslariaren belarritakoei forma ematen diona.

Ikuspegi formaletik, Moriskettek iazkoaren antzeko paleta kromatikoa erabili zuen, baita ilustrazioan oinarritutako estiloa ere. “Jarraitutasuna eta sendotasun komunikatiboa bermatzen ditugu, eta horrek ekitaldiari berari mesede egingo diola uste dugu”, dio estudioaren arduradunak.