100 artista baino gehiagok hartuko dute parte uztailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko den Bilbao BBK Live jaialdian. Kontzertu guztiak 12 agertokitan eskainiko dira, Kobetamendiko inguru naturalean.

Horrela, Bilbora bertaratuko dira luxuzko kartel batez gozatzeko. Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok eta Last Tour-eko zuzendaria den Alfonso Santiagok kartel osoa eta edizio honetako berritasun guztiak aurkeztu dituzte gaur.

Bi urte luzez antolatu gabe egon ostean, ekitaldiaren garrantzia nabarmentzea izango da 15 urte beteko dituen jaialdia omentzeko modurik aproposena, eta, horretarako, 12 agertoki muntatuko dira. Horietatik zazpi Kobetamendiko esparruaren barruan egongo dira, beste bat Arraiz mendiko kanpinean eta beste lau hiriaren erdigunean.

BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN

Hori horrela, Nagusia izango da agertoki nagusia, eta 2022. urtean Europako jaialdietan egingo den LCD Soundsystem taldearen ikuskizun bakarra eskainiko da bertan, bai eta beste hauen emanaldiak ere: Berlineko Moderat hirukotea, New Error o Bad Kingdom gaiekin eta album berriarekin; The Killers, bi lan berriak aurkezteko; Stromae, estatuan izango duen hitzordu bakarrarekin eta musika berriarekin zortzi urteko isiltasun luzearen ostean; J Balvin kolonbiarra reggaeton hitekin; Pet Shop Boys elektronikaren bikote ikonikoa; Rigoberta Bandini artistaren himno askatzaileak eta borroka-letrak; Zahara pop-ikonoa; Lori Meyers, indie-rock soinua ospatuz; Cariño artistaren letren laurogeita hamarreko arintasunarekin; Ginebras autobiografikoak, eta Nøgen taldearen melodia alaiak.

San Migueleko agertokian Supergrass taldearen ikuskizunak antolatuko dira, zeinak I Should Coco izeneko albumaren debutaren 25. urteurrena ospatuko duten jaialdian. Bestalde, honako hauek ere izango dira agertoki horretan: beti esperimentala den M.I.A; Caribou-ren soinu elektronikoak eta pop-psikodelikoak; Placebo, hurrengo LPa aurkezteko; Bomba Estéreo delakoaren kunbia alternatiboa; Nathy Peluso artistaren erritmo latinoamerikar eta hiritarrak; BICEPen zuzeneko txundigarria, Inhaler dublindarren sentimenduz betetako letrak, eta, nola ez, Four Tet. Agertokian, halaber, estatuko izenak ere entzungo dira, hala nola Sen Senra letra ospetsuekin, Nacho Vegas 'Mundos Inmóviles derrumbándose' azken albumarekin, Depresión Sonora, Shego edo Ezpalak.

Aniztasun artistikoa, gainera, triangelu-formako karpa ikonikoan, Beefeater agertokian, bilduko da honako artista berritzaile eta ospetsu hauekin: Rusowsky, Alizzz, TOMM¥ €A$H, Mykki Blanco, Peaches, Nilüfer Yanya, Romy eta beste asko. Horrela, musika-panoramaren soinurik fresko eta originalenak ekarriko dituzte espaziora.

Txiki agertokian, proposamen oso bereziez gozatzeko aukera izango dugu, hauexek, besteak beste: Phoebe Bridgers, Stella Donnelly, duela gutxi iragarritako Ed Maverik eta Dorian edo beste ausartago batzuk slowthai, WOS, Carolina Durante edo Chill Mafia.

Firestone agertokian, gainera, SIMONA, Axolotes Mexicanos, Erik Urano, DouleurDolor, Yawners, Venturi eta Bulego izango dira, kartelera gehitu berri diren izen batzuekin, Coach Party, Lynks eta Billie Marten, esaterako.

Basoan, elektronika unibertsaleko punta-puntako artistak bilduko dira baso magikoan. The Blessed Madonna, Carl Craig, Helena Hauff, DJ Python, Lena Willikens, John Talabot, Dave P. artistak eta beste artista asko bilduko dira edizio honetan; horrela, dantza-pista etengabe izango dugu martxan, naturarekin konektatzeko aukera emango digun agertoki batean, non distraziorik gabe eta denetatik abstraituz dantzatu ahal izango dugun.

Bilbao BBK Live jaialdiko agertokirik lasaienak Lasai du izena, eta ez da Basoa agertokitik oso urrun egongo. Tempo lasaien adituekin paraxut baten antzera planeatzeko eta lasaitzeko lekurik aproposena izango da. Besteak beste, hauek entzun ahal izango ditugu bertan: Cosmo Vitelli, Dinamarca, Yu Su, Iro Aka edo Ivan Smagghe, bai eta larunbateko programazio berezia ere, honako hauekin, besteak beste: Kelman Duran, DJ Voices edo Sangre Nueva.

Jaialdiko kanpina ere musika onaz beteko da Akelarreko programazioarekin. Kanpinlariek laster jakinaraziko dute programazioa.

Musikaz haratago, jaki eta gustu guztietako sukaldaritza-postuak izango dira. Honetaz gain, bertaratzen direnek azoka bat bisitatzeko aukera izango dute, jaialdiaren merchandising esklusiboarekin, artistekin eta diseinatzaile independenteen bildumekin.

BILBAO BBK LIVE HIRIAN

Aspaldidanik ohikoa den bezala, jaialdiak Kobetamendiko mugak gaindituko ditu eta hirigunera jaitsiko da Bilbao BBK Live Bereziak programazioarekin, sarrera librekoa eta publiko guztiarentzat, 4 agertokitan banatuta.

Hiriko erdiguneak jaialdiaren lehen konpasak sentituko ditu ostegun eguerdian, Gran Vian, Goxua 'n Salsa orkestra kolonbiar-nafarraren emanaldiarekin. 60., 70. eta 80. hamarkadetako saltsa eta musika latinoa eta euskaraz abestua nahasten dituen banda da Goxua' n Salsa.

Gainerako agertokietatik Los Niños Jesús, Jordi Evole buru duen taldea, igoko da, atzoko, gaurko eta betiko klasikoen errepertorioarekin. Emakumezkoen presentzia Soledad Velez txiletarrak, Soleá Morenteren flamenko-popak eta Rosa Pistola reggaetoi underground eta esperimentalenaren plateretako erreginak gidatuko dute.

Mainline Magic Orchestra katalanak alaituko ditu Bilboko hirigunea, sintetizadore, erritmo kaxa eta txirula elektronikoekin, eta Merina Grisek eta bere pop bortitzak Zeruan Orain bere lehen disko luzea aurkeztuko dute. Halaber, La Plazuela Granadatik etorri berri den pop fusioa, The Parrots eta Ramonets-en rock 'n' rolla eta Raitx-en letra poetikoak ere izango dira.

Aurten ere Bilbao BBK Liveko eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskainiko ditu Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan Bilbao BBK Live Experience! -ren bitartez. Ekimen honetan, jaialdiaren eskumuturrekoa erakutsiz, bertaratzen direnek abantailak lortu ahal izango dituzte.

ORDUTEGIAK, SARRERAK ETA ESKUMUTARRAK

Agertoki bakoitzeko ordutegiak eta artisten banaketa ezagutzera eman dira. Eskumuturrekoak ohiko lekuetan jaso ahal izango dira, San Mamesen, BBK aretoan eta BEC!en. San Mames-Kaputxinoen plazatik eta BEC-etik irtengo dira doako autobusak. Igoera ordenatzeko eta jaialdira sartzeko puntako orduetako estresa ez pairatzeko, antolatzaileek aurre-erreserba duten autobusen aparteko zerbitzu bat jarriko du aurten, modu esperimentalean. Bidaiaren kostua 1,5 €-koa izango da, igoerarako bakarrik egongo da eskuragarri, eta aldez aurretik erreserbatu beharko da jaialdiaren webgunetik edo app-etik. Zerbitzua datozen egunetan egongo da eskuragarri.

BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA

Aurten ere, jaialdiak Kobetamendiko ingurune naturala zaintzeko konpromisoa berretsi du, eta plastikoa murrizteko eta gure planeta zaintzeko borrokari eutsi dio, cashless ordainketa-sistema, edalontzi birziklagarrien alokairua eta hondakinak behar bezala kudeatzeko edukiontzi ugari martxan jarriz.

Neurri horien eta beste batzuen ondorioz (banaketa elektriko eraginkorra, kontsumoa murrizteko itzalketa-plana, seinaletika eta dekorazio-elementu berrerabilgarriak), jaialdia Erronka Garbia ziurtagiria 4. urtez merezi izan du. Ziurtagiri horrek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak barne hartzen dituzten ekitaldiak aintzatesten ditu, ekitaldia egiteak ingurumenean izan ditzakeen eragin negatiboak minimizatzeko.

Jaialdiak bat egingo du Zierbena Sarea, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteekin, alegia, gure eremuko migratzaileentzako kanpadendak eta elikagaiak elkartasunez biltzeko antolatu duten ekimenarekin. Bertoko familia behartsuei ere emango zaie laguntza, gonbidapenen bidez bildutako eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak banatuko duen dohaintzari esker.

Iraunkortasunaren aldeko beste neurri batzuen artean, jaialdiak 0 kilometroko kontratazio-politika du, Bilbo eta Bizkaiko hornitzaileei lehentasuna emanez. 3.600 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Bilbao BBK Live inguruan, eta horien % 72 bizkaitarrak dira. Jaialdiaren enpresa hornitzaileen artean, % 50ek Bizkaian dute egoitza.

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIALDIA

2017. urtetik, jaialdiaren antolaketa-taldeak eta Bilboko Udalak indarrak batu dituzte eraso sexisten aurka borrokatzeko, eta, horretarako, Prebentzio eta Sentsibilizazio Kanpainak abiarazi dituzte Bilbao BBK Live jaialdian. Hauxe da aurtengo mezua: 'NO ES NO€ EZ BETI DA EZ'. Duela urte batzuetatik eta Aste Nagusian izan duen eraginari esker, bilbotarren artean aski zabaldu den mezua dugu. Aurten ere eraso sexisten aurkako gaitzespena argi utzi nahi dugu hiribilduak hartuko duen ekitaldi handi honetan.

Aurreko urteetan bezala, informazio-gida bat prestatu da lau hizkuntzatan, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri; bertan, eraso sexistak identifikatzeari eta horien aurrean erantzun beharreko moduari buruzko informazioa jaso da.

Bilboko Udalak gogorarazten du emakumeen aurkako eraso sexistak salatu daitezkeela. Horrez gain, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako eta indarkeriarik gabeko harremanen aldeko konpromiso aktiboa izateko deia egin die herritarrei.

Gainera, aurten, jaialdiak Bilboko Anitzak elkartearekin ere lan egingo du. Elkarte horrek LGTBIQ+ kolektibo osoaren berdintasuna lortzeko lan egiten du, eta jaialdian behar duenari aholkuak emango dizkio.