Egun berezia izan badira Lekeition, urtero gogotsu ospatzen direnak. Hauetakoen artean sar litezke ekainaren amaierako San Pedro eguna edota irailearen hasierako San Antolin jaietako Antzar Eguna. Eta dena prest izan beharra dago egun horiek behar bezala ospatzeko, bai ospakizunen aldetik eta baita segurtasunari dagozkion kontuen artean. Eta Antzar Eguna bahar bezala antolatzeko bada batzorde berezi bat: Antzar Batzordea. Bere parte hartzaileei egokitu zaie aurtengoan DEIA Hemendik Saria jasotzea, “gogotsu egingo dutena”. “Kontutan izan behar da jardunaldi baterako urte osoan zehar lan egin beharra izaten dela”, dio Javier Olaortuak. Jai egunak dituen zenbakiak izugarrizkoak izaten dira. Lekeitioko Udaleko kalkuluen arabera, aurtengoan “inoiz baino jende gehiago batu zen, 50.000 eta 60.000 pertsona artean”. Eta jaia “inoiz baino bereziagoa izan da”, diotenez.

Aurtengoan gainditu beharreko marka inoiz baino handiagoa izan zen. Eta ederki asko egin zioten aurre lekeitiarrek. Izan ere, urtean zehar portua lanetan izan da, modernoagoa den pantalan sistema bat ezarri ahal izateko. “Horrek gure lana zaildu du, ezbairik gabe”, dio Olaortuak. bestetik, nobedade nabarmenena ere izan dute. Antzar naturalak alde batera utzita, egoerak Antzartek delako sistema erabiltzera behartu du. “Garai berrietara egokitzea adostu genuen. Jende gazteak beste sentimendu mota bat du animalienganako. Eta horretara egokitzea lortu dugu, inongo arazorik izan barik eta normaltasunean. Lekeitio zoriondu beharra dagoelakoan nago”, dioenez.

Aurten 26 izango ziren neska harrapatzaileak

Jasotako zenbakiak ere marka ganditu dela ondorioztatzen dute. Bere San Antolin jaiertako balorazioaren barnean, Lekeitioko Udalak zera adierazi zuen. “Aurten, 101 potinek parte hartu dute, hau da, inoiz egon den potin kopuru handiena. Aurreko urteekin konparatuz kopuruak gora egin du, 2019an 95 potin izan ziren, 2018an 90, 2017an 83 eta 2016an 85”. bestetik, Antzartek sistemarekin lortutako harrapaketa zenbakia ere goraipatzekoa izan zen. Baita parte hartu zuten koadrilena ere: guztira 101 izan ziren uretan. Eta “harrapatzaileen jatorriari dagokionez, 76 lekeitiarrak edo eskualdekoak eta 25 kanpotarrak izan dira. Era berean, aipatu beharra dago antzarra harrapatzera joaten diren emakumeen kopuruak zertxobait gora egin duela. Aurten 26 izango ziren neska harrapatzaileak, iazko kopuru berbera”.

Zenbaki hauek lortzeko, hala ere, urte osoan lan egin beharra dago. Olaortuak hala baieztatzen du. “Aldez aurretik egin beharreko hainbat prestaketa lan daude, askok egune helduta ikusten ez duten hainbat gako. Tiratzaileena adibidez, soka nola lotu, Antzarteken mekanismoa puntuan jarri...”, ziurtatzen du. Hainbat urtetan Lekeition bete den tradizioa, nahiz eta dagokion egoerara moldatzen joan den, “gure-gurea dena”, etorkizun oparoa duela irizten dio Olaortuak. “Jakin badakigu urteren baten testigua pasatzea egokituko zaigula. Eta belaunaldi berriek hartuko dute jaia antolatzeko ardura, euren garaietara moldatutakoa, beti ere. Gu horren aldeko izango gara beti. Baina egindako lanaz oso gustora gaude gu”, azpimarratzen duenez.