Ostegun honetatik aurrera eta datorren igandera arte, hau da, hilaren 23tik 26ra bitartean, Bilbo kultur-ikuskizunez beteko da, Bilboko Udalak martxan jarriko baitu 'Kultura auzoz auzo' programa.

Tokiko 20 konpainia izango dira, Argentinako Brassass konpainiarekin batera, hiriko barruti guztietara proposamenak eramango dituztenak, besteak beste, zirku ikuskizunak, kontzertuak, kale antzerkia, maskaradak, kalejirak, fanfarriak eta erraldoien desfileak.

Hiriko zortzi barrutietan banatuko diren doako 42 hitzorduek hurbileko inguruneetan kulturaz gozatzeko proposamen dibertigarri eta ibiltariak hurbiltzea dute helburu. Ekimen honetan azpimarratzekoa da programazioa auzo bakoitzeko kultur eragileekin estuki adostu dela.

Honako konpainia, talde eta artista hauek hartuko dute parte "Kultura Auzoz auzo": Dixiemulando, Afrika Ruge Kawadeni, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Afro Sound System, Orkresta, Brazztet Mv, Brassass, Zo-Zongó!!!, Granujas A Todo Ritmo, Rebeldes Del Swing, Panpotx Kultur Elkartea, Sugarri Show, Mairuek Gaztediko Erraldoiak, Marmara Marching Band, Charlot Jazz Band, Batukale Samba, Zirkozaurre, Zazpikale Folklore Elkartea, Barkoxeko Etxahun Alkartea, eta Crazy Jazzers.

"Kulturaz Auzoz Auzo" Bilbao 2022 Planaren barruan dago. Plan horren lehentasunezko helburua da Uriaren susperraldi sozial, ekonomiko eta kulturalean laguntzea, osasun-krisiaren ondoren.

Ikuskizunei buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.