Abanto Zierbenako Udalak martxan jarriko du Bizilabe programa, Elhuyar Fundazioarekin batera.

Bizilabe Abanto Zierbena aisialdiko eskaintza 2022-2023 ikasturtean sortu da, Abanto Zierbenako Udalaren eta Elhuyarren eskutik. Helburua herriko gazteen artean zientziaren eta teknologiaren gaineko interesa sustatzea da, herriko eta eskualdeko lan-jarduera ezagutarazteaz gain. Herriko gazteek (2009-2012an jaioak) zientzia eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa landuko dute proiektuan, ekintzailetza eta sormenarekin batera. Horretarako astero elkartuko dira, eta esperimentuak eta proiektuak egingo dituzte STEAMeko (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) profesionalekin batera eta hezitzaileen laguntzarekin, arlo horretako gaitasunak lantzeko eta garatzeko. Beraz, aurten Bizilabek zientzia eta teknologiarekin lotutako jarduerak eta eskolaz kanpoko esperientziak eskainiko dizkie gazteei.

Zientzia eta teknologia ikasketak hautatzeko joera baxua da Euskadin. Arlo horretan profesionalak izateko beharra, ordea, ez da batere txikia. Egungo egoerak jada premiazkoa zen zerbait utzi du agerian: zientzia eta teknologiaren alde egiteko beharra. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Bizilabe proiektua lagundu du, gazteen artean zientzia eta teknologiarako bokazioa sendotzeko.

“Abanto Zierbenako udalak, Bizilaberen bidez, teknologia eta zientzia erakargarriagoak egin nahi ditu gazteentzat. STEAM bokazioak sendotu nahi dira haurren artean, eta gaitasun kognitiboak eta ez kognitiboak suspertu nahi ditu, esate baterako, sormena, berrikuntza, talde-lana, enpatia, adimen emozionala edo komunikazioa. Horretaz gain, gazteek STEM arloekiko duten interesa eta motibazioa areagotzen lagundu nahi da, beti genero-ikuspegitik”, azaldu du Iñaki Urrutiak, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotziak.

“Programa honen bidez, gure gazteek bere sormena probatu, aztertu eta garatuko dute. Abanto Zierbenako 10 eta 14 urte arteko ikasleei zuzendutako aisialdirako eskaintza da; zientzia eta teknologiara gerturatzeko eta ezagutzeko aukera bat”, nabarmendu Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Iñaki Urrutia del Cura zinegotziak, berriz, Abanto Zierbenako Bizilaberen “Izan ikertzaile eta asmatzaile” ikastaroaren programari buruzko xehetasunak eman ditu. Ekimena Gallartako Gaztegunean egingo da, urritik maiatzera, astelehenetan. Ordutegiak adinaren arabera finkatuko dira, eta prezioari dagokionez, hiru aukera egongo dira:

Ordutegiak:

  • LH 5-6 (2011 eta 2012an jaioak): 17:00-18:30 o DBH 1-2 (2009 eta 2010ean jaioak): 18:30-20:00

Prezioa:

  • Kuota arrunta: 15 €/hiruhileko
  • Familia ugaria edo gurasobakarra: 10 €/hiruhileko o Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4€/hiruhileko

 “Udalak ia osorik ordaindu du proiektua dirulaguntzen bidez. Gure gazteak heztea Abanto Zierbenako gazteria-politiken ardatz nagusietako bat da; ondorioz, ia 15.000 €-ko aurrekontu-partida erabili dugu proiektua garatzeko”.

Garazi Andonegi Beristainek, Elhuyarreko Zientzia unitateko koordinatzaileak, azaldu du neskek STEM lanbideei buruz duten ikuspegia aldatu behar dela, haien parte-hartzea ezinbestekoa baita. Horretarako, beharrezkoa da gazteagoak direnetik zientzia eta teknologiako prestakuntza izatea. Eta ondorioz, Elhuyar Bizilabe ekimena abiarazi da Euskal Herriko hainbat eskualdetan. Bizilabe 2017az geroztik martxan dagoen ekimena da, gazteentzako ikerketa-zentroen sarea da, eta dagoeneko Bilbon eta Nerbioi-Ibaizabal, Debabarrena eta Tolosaldeko herrietan eskaini da, eta aurten Laudion ere hasiko da.

Izena emateko epea zabalik

Abanto Bizilabe 2022-2023 eskaintzan izena-emateko epea irekita dago webgunean. Guztira 30 plaza eskainiko dira, 15 adin-talde bakoitzeko. Eskaintzen diren baino plaza baino eskaera gehiago egonez gero, itxaron-zerrenda egingo da. Bestalde, parte-hartzaileak onesteko hurrengo irizpideak jarraituko dira: izen-emateen ordena eta genero aniztasuna (40/60).

“Ezkerraldea-Meatzaldean egingo den parke teknologikoa berrikuntza eta garapen teknologikorako eragile katalizatzailea da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen estrategiaren barruan. Hura martxan jartzea sekulako aukera da gure udalerriaren etorkizunerako, eta horregatik udalerriko familiak eta gazteria animatzen ditugu proiektuan parte hartzera”, adierazi du Etxebarriak.