Asteburu honetan, urriaren 7tik 9ra bitartean, Sestaoko San Pedro plazak Dendak Kalera azoka hartuko du. Ostiralean 17:00etatik 20:30era egongo da; larunbatean 11:00etatik 14:00etara goizean eta 17:00etatik 20:30era arratsaldean; eta, azkenik, igandean 11:00etatik 14:30era.

Merkatarien Elkarteak eta Udalak Sestao Dendak Kalera azoka antolatuko dute asteburu honetarako, herriko merkataritza elkartu eta ikusgarriagoa egiteko asmoz, eta haren eskaintza komertziala errazago ezagutarazteko. Edizio honetan Sestaoko tokiko merkataritzak jasangarritasunarekin eta ingurumena zaintzearekin duen konpromisoa nabarmendu nahi du, eta mezu hori bereziki helaraziko die hainbat jardueratan protagonista izango diren herritarrei.

Jarduera honetan hainbat merkataritza-sektoretan ari diren 13 establezimendu hauek hartuko dute parte: Con Eco, Rosa Abajo Dekorazioak, Lucas Frutadenda, Anna Lentzeria, Marta Colino, Masai Kora, Ponte Mon@, Sestao Pinturas, Sorgin, Luis-An Opari-denda, Txiribitak, Qdivinas eta Zaunka Ladridos. Standetan eskainiko diren zerbitzu eta artikuluez gain, azokara hurbiltzen direnek oso jarduera interesgarriak bilduko dituen programa bat gozatua ahal izango dute:

Ostiralean arratsaldeko 17:30etan Con Eco saltokiak haurren sormena piztuko duen birziklatze-tailerra antolatuko du. 18:00etan Alazne González Sestaoko idazleak Sorgin liburu-dendako standean egongo da liburuak sinatzen eta 19:00etan Anna Lentzeriak bularretako egokia aukeratzeko neurketa zehatza egiten lagunduko dizu. Arratsaldean Katxarrada Perkusio Taldeak bere batukada ikusgarria eskainiko du Iberia kalean 18:00etan eta, ondoren, Sestaoko kaleetan ibiliko da.

Larunbatean, 12:00etan, Zaunka Ladridosek gure maskotak zaintzeko egokiak izan daitezekeen trikimailuak erakutsiko dizkigu eta 13:00etan, Con Ecok, helduentzako tailerra egingo du, nork bere burua produktu naturalak erabiliz zaintzen ikasteko. 17:30ean Sestaoko Pinturas establezimenduaren txanda izango da, eta hark 12 urtetik gorako gazte eta helduentzako tailer bat egingo du ezpainzapiekin gainazalak dekoratzeko. Ondoren, 19:00etan QDivinas dendak bere udazkeneko moda erakusteko desfilea egingo du. Azkenik, arratsaldeko 19:45ean Jose Luis Urrutia eta Idoia Mielgok eskainiko duten “Cuando la novela seduce a la poesía” literatur hitzaldiak azoka itxiko du.

Igande goizeko jarduerak haurrei zuzenduta egongo dira bereziki. 11:30ean, Sestao Pinturas-en eskutik, lehortze hotzeko orea modelatzeko tailerra hasiko da 6 urtetik gorako haurrentzat; eta 12:30ean, Con Eco-k birziklatzearen garrantzia modu dibertigarrian azalduko die gerturatzen zaizkion haur guztiei.

Erosketekin Sestaoko oihalezko poltsak banatu eta 100 euroko balioa duten erosketa-txartelak zozketatuko dira. Zozketaren irabazleak nor diren igandean bertan jakinaraziko da, 14:00etan, San Pedro plazan. Gainera, azokara hurbiltzen diren ikusleek elektrizitatea sortzen lagundu ahal izango dute bizikletetan pedalei eraginez. Kirola, ongizatea eta energia garbien sorkuntza uztartzen dituen keinu horrek ere saria izango du.