Alfonso Davalillo, UPV/EHU ko irakasle erretiratua ekainaren 21an jaso zuen Madrilen, Club Excelencia en Gestión izeneko elkartearen eskutik. Premia hau bere ibilbide profesional osoaren aitortzagatik izan omen da. Sari banaketaren eszenatokia Unibertsitate Foroaren Unibertsitate Kudeaketako XIII. Jardunaldian izan da, Francisco de Vitoria Unibertsitatean.

Alfonso Davalillo Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle titularra izan da eta, 2010etik 2019an erretiratu zen arte, UPV/EHUko Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko zuzendaria. Sari honek Kudeaketa eta Kalitate Sistemei buruzko lan-ibilbide luzea aitortzen du; gainera, berak koordinatzen zituen Foroko lankideek eman diote saria. Aldaketa estrategikoen sustatzailea, Davalillok unibertsitate-erakundeen akreditazioan jarri zuen arreta, funtzionamendu egokirako erantzukizun partekatuak dituzten kudeaketa-sistemak ezarriz.

PROTAGONISTA "BIKAINA"

Eguneko protagonistak bikaintasunean sinesten du; hala adierazi zuen behin: "Gauza asko eta ondo egiten dugu, baina hobetzeko, neurtu, berrikusi, ebaluatu eta argitaratu egin behar dira". Gaur egun, Ikastetxeen Kudeaketa Sistemei buruzko 21001eko Arauaren Gida idazten ari da, eta ebaluatzaile gisa aritzen jarraitzen du, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua EUSKALITekin, besteak beste.

Saria Yolanda Cerezok, Francisco de Vitoria Unibertsitateko Kalitate eta Antolaketa Eraldaketako errektoreorde eta Kudeaketako Bikaintasun Klubeko Unibertsitate Foroaren egungo koordinatzaileak, eta Susana Fabregasek, Klubeko Elkarteen Bizitzako zuzendariak eman diote.