Joan den astelehenean, ekainak 20, Bizkaiko Foru Aldundiak BizkaIdatz txikia lehiaketaren sariak banatu zituen. Bertan egon zen, besteak beste, Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbao. Sari-banaketa Bizkaiko Foru Liburutegian egon zen.

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Barrondo Etxebesteren «Abrakadabra» eta gaztelaniaz Andoni Abenójar Martínez de Eulateren «El parque Mowg» kontakizunak jarraitu dituzte.

2022ko BizkaIdatz Txikia VIII Haur eta Gazte Literatur Sariak Andoni Abenójar Martínez de Eulate, David Tijero Osorio eta Begoña Elorrieta Puentek osatutako epaimahaia izan du gaztelaniazko kontakizunen arloan. Euskarazko lanen Epaimahaia Idoia Barrondo Etxebestek, Marta Goikoetxea Nagorek eta Juan Ramon Madariaga Abaituak osatu dute. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

Haurren kategoriako euskarazko saria, "A" taldean, Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko Jone Urangak irabazi du, 'Erronkazaleak' lanarekin. Gazteen kategoriari dagokionez, Lekeitioko Iturriotz Ikastetxeko Nadir Barainkak 'A' taldeko saria jaso du, eta Bilboko Begoñazpi Ikastolako Irene Gomezek, berriz, 'B' taldekoa. Bi istorioek jatorrizko kontakizunaren, 'Abrakadabra', izenburua jaso dute.

Gaztelaniazko kontakizunei dagokienez, "B" taldeko umeen kategoriako saria Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxea-Patronatuko Gontzal Díazek irabazi du. Gazteen kategorian, "A" taldeari dagokion saria Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeko Sandra Rodriguezentzat izan da, eta kategoria horretako saria, baina "B" talden, Igorreko Arratia Institutuko Joanes Aratz Zabalarentzat izan da. Gaztelaniazko lan guztiek jatorrizko tituluari eutsi diote, "El parque Mowg".

Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko azaroaren 23an jarri zuen abian "Bizkaidatz Txikia" Haur eta Gazteentzako Literatur Sariaren zortzigarren edizioa, eta izena emateko epea otsailaren 18ra arte egon zen zabalik.

Aurten 16 urte arteko 75 haur eta gazte aurkeztu dira, ikasturtean ikasketak Bizkaiko ikastetxe batean egin dituztenak, kasu honetan Bilbon, Santurtzin, Igorren, Ondarroan eta Lekeition.

Zortzigarren edizio honetan, berrikuntza gisa, lau kategoriatara zabaldu da bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: umeena, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat; umeena, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat; gazteena, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat; eta gazteena, 16 urtera arteko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean hasi zuen lehiaketa hau Bizkaiko ikastetxeetako haur eta gazteen artean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.