Ostiral honetan, martxoak 31, Bilboko Udalaren parte-hartze bidezko aurrekontuaren programan proiektuak aurkezteko epea amaitzen da. Prozezuan Bilbol erroldatutako 16 gorako edonork parte har dezake, baita udalaren Herritarren Partaidetzarako Entitateen Erregistroan inskribatutako edozein entitatek ere.. Nahi dutenek, udalaren webgunean aurkeztu dezakete haien ideiak galdetegi baten bidez.

Interes orokorrerako esanguratsuak diren proposamenak jaso ahal izango dira, hiri osoaren eremukoak edo barrutiaren eremukoak, eta udalaren eskumenekoa den edozein jardun-arlori buruzkoak izan ahal dira. Halere, barrutietako obrez eta hobekuntza-jardunez bestekoak lehenesten dira, zeren eta horiek badute euren prozesu propioa Auzokide Planean.

Proposamen bakoitzak dakarren zenbatekoa ezingo da izan 300.000 euro baino gehiagokoa, hau da, parte-hartze bidezko aurrekontu osoaren % 15 baino gehiagokoa (guztira 2 milioi eurokoa da).

Prozesu honetan parte har dezake Bilbon erroldatuta dagoen edonork, 16 urtetik gorakoa bada, baita udalaren Herritarren Partaidetzarako Entitateen Erregistroan inskribatutako edozein entitatek ere. Horiez gain, ordenamendu juridikoaren arabera pertsonalitate juridikoa duten elkarteek, fundazioek, sindikatuek, enpresa-elkarteek, lanbide-elkargoek, zuzenbide publikoko korporazioek edo bestelako entitateek ere parte hartu ahalko dute. Azken kasu bi horietan ere eskari-egileek Bilbon erroldatuta egon beharko dute eta 16 urtetik gorakoak izan.

Ekainaren 5ean, jasotako proposamen guztiak argitaratuko dira bilbao.eus webgunean, salbu iraingarriak edo baztertzaileak direnak eta pertsona bakarrak igorrita berdinak direnak, baztertu egingo baitira.

Irailera arte, udal sailek lehentasuna emango diete teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnei eta interes orokorraren, egokieraren eta udal-estrategiaren irizpideei erantzuten dietenei.

Azterketa horren emaitzatik, herritarrek bozkatzeko fasera igaroko diren proposamenak aterako dira (antzeko edukia duten proposamenak proiektu bakarrean bilduko dira).

Irailaren 18tik 29ra, bilbotarrek botoa eman ahal izango dute bilbao.eus webgunean, Bilborako onenak iruditzen zaizkien proiektuen alde. 

Azkenean, herritarrek erabakiko dute zer proiektu sartuko diren 2024ko udal kontuetan.

Bozketan, Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahalko du, eta pertsonako boto bakarra eman ahalko da.