Bilboko Udalak pasadan urtean, 2022an, 10.873 metro koadro landatu zituen lorategi berriekin eta 1490 zuhaitz plantatuz. Zuhaitz horien artean, 1.150 ale Eraztun Berdean landatu dira eta 340 kaleetan.

Eraztun Berdeako zuhaitz berriak, zehazki, Avril, Arraiz, Pikotamendi eta Pagasarri mendietan, edota Peñascaleko harrobian, gehitu egin dira zuhaitzak era bateko eta besteko espezieekin, hala nola artea, lizarra, hemengo haritza, gaztainondoa, urkia, ereinotza edo gorostia.

Gainerako ale berrien artean, 340 zuhaitz gehitu dira kaleetan, nahiz lorategietan, nahiz kaleetan lerrokaturik. Izan ere, zortzi barrutietan landatu dira, eta landaketa berrien artean, honako espezie hauetakoak ditugu, besteak beste: ezkia (Sabino Arana etorbidea, Felipe Serrate...), masustondoa (Zorrotzgoiti), astigarrak (Zumalacárregui, Agirre Lehendakari, Iturribide, Gurtubay, Urkixo, Mozart, Iturrigorri, Cocherito de Bilbao, Aureliano Valle...), platanondoak (Urizar dorrea), tulipa-zuhaitzak (Morgan), gereziondoak (Bentazarra, Basurto-Kastrexana, Iparragirre), indimitrea (Langaran), urkia (San Mames etorbidea, Simón Bolívar ...), kamelia (Unamuno plaza...), photinia (La Naja...) eta beste.

Beste alde batetik, 10.873 metro koadro irabazi ditu hiriak lorategi berritan, batez ere eremu hauetan: Bolueta, Basurto (Santa Ana auzoa) eta Zorrotzaurreko ingurunea (Zarandoa eta Euskalduna Zubirako sarbidea).

Bestalde, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onetsirik 2022ko martxoan, Udalak bururatu ditu dagoeneko desjabetzeko izapideak, zeintzuei esker beste 12.566 metro koadro gehituko baititu berdegunetarako.

Hirirako eremu libre berri horiek Zorrotza, San Ignazio eta Bolueta auzoetan egongo dira (bi gune bereizi), eta zein bere izapidetze-urratsean dago.