Bilboko gazteak etxean, sein eguneroko bizimodian, birziklatzeak zer garrantzi duen jabearaztea nahi du Udalak. Horretarako BIRZIKLATU! kanpaina hjarriko du abian Ecovidrio eta Ecoembes enpresen laguntzarekin.

Aurreko aldietan zer arrakasta izan zuen ikusirik –iaz, parte hartu zuten ikastetxeek 10etik 8,84 kalifikazioa eman zioten kanpainari–, hiru entitateek ostera ere bildu dituzte indarrak ekimena abian jartzeko, eta aurtengoa seigarren ikasturtea erreskadan izango da.

Bihar, otsailaren 1a baino lehen, programa honen lehen saioak jarriko dira abian; programa apirilaren 26ra arte garatuko da. Honako honetan, Bilboko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 36 ikastetxek parte hartuko dute (berretsita dago); guztira, 16 eta 18 urte bitarteko 2.375 neska-mutilek, gutxi gorabehera.

Ekimenak eskola-komunitatean eragiten du, kolektibo hori oso lotua dagoelako ingurumenaren arloko egunean eguneko gorabeherekin, bai curriculumaren aldetik, bai komunitateak udalerriko proiektuetan duen parte hartzearengatik. Eta, halaber, zeinek bere familian bozgorailu bihurtzeko duen gaitasunarengatik, hondakinak jatorrian bereizteak eta behar bezala birziklatzeak zer garrantzi duten agertzen dutelarik. Bilboko Udalak bere egina duenez hobekuntza etengabe baten konpromisoa, aurten kanpainarako baliatutako ekai eta aurkezpen guztiak berritu dira, dinamismoa eta erakargarritasuna erantsi baitzaizkie.

Kanpainaren helburuak hainbat dira:

  • Hiri-hondakinen inguruko ezaguera areagotzea, hondakinen hierarkia azpimarratuta: gutxitzea eta birziklatzea.
  • Azpimarratzea etxean sortzen ditugun hondakinengatik pertsona bakoitzak duen garrantzia eta erantzukizuna. Horretarako, kontzientzia eta sentsibilitatea sortu behar dira, bakoitzak har dezan arazoa konpontzeko konpromisoa.
  • Kanpainan parte hartzen dutenak bultzatzea jarrera alda dezaten, hondakin gutxiago sortu eta sortutakoak behar bezala bereizteko.
  • Eskola-komunitate osoa sartzen da hondakinak modu egokian bereiztearen aldeko ekintzan, ingurumenaren arloko sentsibilitate jasangarriagoaren bozeramaile bihurtuta.