Gaur, ostegunak 18, Bilboko Udalak prentsaurrean Aste Nagusirako eraso sexisten aurkako programazio berria aurkeztu du Arriaga Antzokian. Honen barnean "bakarrik bai dela bai" leloa iragarri da, emakumeen ahalduntzearen eta jokabide sexisten prebentzioaren aldeko apustua egiteko helburuarekin.

Bertan Juan Mari Aburto Alkateak Udalal eta alkatearekin batera Nekane Alonso Berdintasuneko zinegotzia egon dira. Horiekin batera, Itziar Urtasun eta Amaia Arregi Jaietako eta Segurtasuneko zinegotziak, Bilboko Konpartsak eta Udalbatzako ordezkariak izan dira.

Bizkaiko uriburuan datorren zapatu arratsaldean hasiko da Aste Nagusiaren 42. edizioa eta Udalak iragarri du uriak nola aurre egin behar dion eraso sexistek lekurik izango ez duten jaiei, “indarkeria matxista prebenitzeko politikak indartuko ditugu emakumeentzako jai-eremu inklusibo eta seguruak sortzeko baldintzak bermatzeko”, adierazi du alkateak. Era berean, berriro ere adierazi du gaitzetsi egiten duela “generoagatiko eta sexu-orientazioagatiko edozein eraso mota” eta, aldi berean, “emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentzioan herritar guztiak inplikatzeko” asmoa agertu du. Juan Mari Aburtok gogorarazi du “Udalak, Aste Nagusian, herritar guztien esku jartzen ditu indarkeria matxista prebenitzeko, horri aurre egiteko eta salatzeko baliabideak eta tresnak, geroz eta gehiago, eta geroz eta hobeak”.

Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “NO ES NO”/ “EZ BETI DA EZ” hedatua eta sendoa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “SOLO SÍ ES SÍ / BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. Helburu bikoitza dauka: gizonak eta emakumeak interpelatzea, emakumeen ahalduntzea lortzeko eta gizonen eta gizarte osoaren erantzukizun aktiboa eskatzeko.

Hautatutako diseinuari dagokionez, lelo horiek Marijaiarekin ageri da. Marijaia da Bilboko jai berdinzale eta begirunezkoen defendatzaile nagusia, eta besoak eta eskuak altxatzen ditu, matxismoa erdeinatuz.

EMAKUMEEN ADOSTASUNA ETA NAHIA ERRESPETATZEA

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako kanpaina berri hau Aste Nagusirako diseinatu da, eta emakumeek NAHI EZ DUTENA eta NAHI DUTENA askatasunez adieraz dezaten sustatu nahi du eta, batez ere, gizonek eta gizarte osoak muga eta nahi horiek errespeta ditzaten. Abuztuan, kanpainaren irudiak urian bertan jarritako publizitate-euskarrietan ikusi ahal izan dira, baita udalaren webgunean eta sare sozialetan ere.

Jaietan ere hedatuko da, kontzertuen agertokietako pantailetan eta uriko turismo-bulegoetan; gainera, kanpainarekin bat egin nahi duten konpartsetan, saltokietan, jatetxeetan eta hoteletan ere zabalduko da. Era berean, Udalak animatu egiten ditu herritarrak irudiak beren profil sozialetan partekatzera, edozein eraso sexistaren aurrean baterako gaitzespena erakusteko.

Era berean, leloak ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira eta, horrela, jai-egun hauetan Bilbo bisitatzen duten pertsonek uria erasoen aurkako gunetzat har dezaten.

PREBENTZIO KANPAINA ETA UDAL BALIABIDEAK

Aste Nagusia hastearekin batera, Udalak udal-estrategia aktibatu du eta, bertan, Berdintasuneko eta Jaietako sailez gain, Udaltzaingoa eta Gizarte Zerbitzuak ere tartean daude. Hala ere, udal-estrategia eraginkorra izan dadin, Alkateak adierazi du “ezinbestekoa dela herritarren eta gizarte-eragileen erantzukizun aktiboa, edozein motatako erasoak salatzeko eta horien aurrean jarduteko”.

Bilboko Udalak urteko 365 egunetan 24 orduko arreta-zerbitzua eskaintzen die indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuaren eta Udaltzaingoaren taldeen bidez. Eraso bat gertatuz gero, udalak laguntza psikologiko eta juridikoko zerbitzua dauka erasotako emakumearentzat eta senideentzat.

Edozein eraso salatu behar izanez gero, Udalak telefono-zenbaki hauek gogorarazten ditu:

  • Udaltzaingoa eta Larrialdiak: 092 eta 112
  • Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua: 94 470 14 60
  • Berdintasun Saila: 94 420 48 38

Informazioa eskuragarri dago txarteletan eta informazio-gidetan, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Sexu-erasoak zer diren azaltzen duten liburuxkak, eta mota horretako edozein gertakariri aurrea hartzeko eta aurre egiteko gomendioak jasotzen dituztenak. Gidak bertsio digitaletan ere egongo dira eta dispositibo mugikorretara deskargatu ahal izango dira “Bilbao Aste Nagusia 2022” aplikaziotik. Web-orrian ere egongo dira eskuragarri.

PUNTU MOREA AREATZAN, “MAITE JOKOA”

Txartel eta gida horiek, “Bakarrik bai da bai” lelodun txapak eta eskumuturrekoak, Udalak Arriaga Antzokiaren aurrean jarriko duen informazio-puntuan lortu ahal izango dira, Areatzako txurro-dendatik gertu. Karpa horretan herritarrek kanpainako materialak ezagutu ahal izango dute, bai eta zer baliabide dituzten ere, eraso sexista baten biktima edo lekuko badira.

Puntu hori "Maite Jokoa" izena izango du eta espazio dekoratua izango du, photocall modura erabiltzeko. Leku horren bidez, tonu informal eta jolas moduan, sexu-hezkuntzari buruzko hainbat aholku emando dira:

  • Maite-jokoetako lehen mailakoa, gogoan hartu: Bai, desira da. Ez, muga da.
  • Nire ezetzak indar nahikoa du, ez dut behar “bikotea dudanik”.
  • The limits that I set are to respect myself, not to offend you.
  • Erantzukizun afektiborik gabe, ez dut parterik hartuko.

Gazteen eta adinekoen kuadrillek argazkiak egin ahal izango dituzte puntu more horretan, eta irudi edo bideo horiek sare sozialetan hedatzera animatuko dira #SoloSÍEsSí #BakarrikBaiDaBai traolarekin.

“Maite Jokoa” puntu morea arratsaldeetan irekiko da, 18:00etatik 20:30era, abuztuaren 21etik (domeka) 27ra (zapatua).

LAU “PUNTU MORE” KONTZERTUETAN

Gainera, jai-gunean lau “Puntu More” egongo dira. Bertan, gaian trebatutako langileek arreta eta laguntza eman eta eskainiko diete eskatzen dutenei. Puntu horietako bi Abandoibarran egongo dira, eta, beste bi, Europa Parkean.

ERA STOP

Era berean, sexu-erasoak saihesteko, Udalak Era Stop aplikazioa deskargatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Aplikazioak hiru erabilera eskaintzen ditu:

  • Udaltzaingora seinale bat bidaltzea, berehala, eraso bat jasaten ari garenean edo eraso bat jasateko mehatxua hurbil sentitzen dugunean.
  • Eraso bati buruz ohartaraztea, horren lekuko izanez gero.
  • Gure agendako kontaktu bati modu birtualean eta denbora errealean lagun egiteko eskatzea ibilbide batean zehar.

JARDUTEKO PROTOKOLOA

Era berean, aurreko edizioetan bezala, Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek Aste Nagusian sexu-erasoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa adostu dute, eta uriko gizarte-eragileen artean zabalduko da: konpartsak eta merkataritzako eta ostalaritzako elkarteak.

Berdintasun Sailak urte osoan egiten ditu prebentzio eta sentsibilizazio programak emakumeen kontrako bortizkeria oro saihesteko. Gazteei begirako ekintzak dira: ikastetxeetan egiten diren tailerrak, uriko gizarte-eragileekin sarean lan eginez, auzoetako jaietan egiten diren programak, edo Bilbao BBK Live Jaialdian, besteak beste.