IRITZIA

Jakinduria

Pako Aristi - Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:03h

Pako Aristi.

Pako Aristi.

Galería Noticia

Pako Aristi.

Gauzen ezagutza eta jakinduria bi kontu ezberdinak dira. Ezagutza pilaketa bat da, baina jakinduriak, benetakoa denean, eta ez simulakroa, bakea eta arintasuna dakar berekin. Aristoteles aspaldi ohartu zen gizaki ororen baitan dagoela jakiteko nahia, eta Sokratesek idatzia utzi zuen: “Onura bakarra dago: jakinduria. Eta gaitz bakarra: ezjakintasuna”. 

Ildo berari jarraituz, budismoak ere ezjakintasunean kokatzen ditu gizakiek egin ditzaketen oker guztiak, hilketa barne, eta ezjakintasunean ernalduko lirateke hain gutxi gusta-tzen zaizkigun ezaugarriak ere: gorrotoa, herra, jelosia, bekaizkeria, zikoizkeria, traizioa, diruzalekeria eta abarrak. Haientzat ezjakintasuna bizi-eboluzioa ez ulertzea da, unibertsoaren legeak ez ezagutzea, edo gizakiak sortu dituen arauak baino haratago ikusten ez jakitea.

Bizitzaren aurrean erne egoteak esfortzua eskatzen du, noski, pentsa-tzeak lana ematen du, eta hargatik izan dute filosofo eta pentsalariek euren prestigioa historian zehar, gainontzeko gizakiei formulak eskain-tzen zizkietelako. Hala gaztigatu zigun Bertrand Russellek: “Gizakiek benetan nahi dutena ez da ezagutza, ziurtasuna baizik”. Ildo berean min-tzo zen Ortega y Gasset: “Gogoeta egitea lan handi samarra da, horregatik jendeak nahiago du epaitu eta listo”.

Ikastea, batetik, eta gogoeta egitea, bestetik, gauza arras ezberdinak direlako, datuak edukitzea eta haiek interpretatzen jakitea bezala, Friedrich Nietzschek hitz hauetan jaso zuen mendetako pentsalari guztien kezka: “Zenbat eta gehiago dakizun, orduan eta beharrezkoagoa da ikastea. Jakinduriarekin hazten baita, neurri berean, ezjakintasuna, edo hobeto esanda, ez dakigunarekiko kontzientzia”. Aurretik idatzia zuen Tales de Miletok: “Hitz asko esatea ez da inoiz jakinduriaren seinale izaten”. Eta Heraklitok berdin: “Gauza asko ikasteak ez du zertan adimena indartu behar”.

Memoriaren eta ulermenaren arteko tentsioa beti dago presente, bata, memoria, pilaketa bat denean, eta bestea, ulermena, zerbait gehiago, haratago doana, eta munduan oreka batekin bizitzen lagundu behar ligukeena. Voltaire: “Zalantza ez da gozoa, baina ziurtasuna erridikuloa da. Artaburuak soilik daude ziur esaten dutenaz”. Jakinduriaren ezaugarri nagusia zalantza da, erlatibotasuna, malgutasuna, memoriatik ulermenera ordaindu behar den bide-saria, bide hori ibili dutenek jaso duten bezala, Arthur Schopenhauerrek, kasu: Oro har, hobe da zure adimena agertzea isiltzen duzunagatik, eta ez esaten duzunagatik. Lehenengoari jakinduria deritzo;bigarrenari banitatea”. 

Tentsioa nabaria da, zeren jakinduriak isiltasuna baldin badakar, hi-tzekiko mesfidantza bat, nola bereizi isiltasun jakintsua ergelen isiltasunetik? Agian Paramahansa Yoganandak eman zuen jakinduriaren definiziorik borobilena, bi ezaugarri dauzkala azpimarratuz: batetik, gure izaeraren arlo guztiak hartzen dituela, bizitza pertsonala, senitartekoa, gizartearekiko eta munduarekiko harremanak ere bai;eta bestetik soila eta zuzena dela, hainbeste non pentsatzen dugun: “Hori beti jakin izan dut!”, hartara geure baitan jada existitzen zen ulermena berreskuratuz. 

Orduan uzten omen dio egiak gai filosofikoa izateari, gure arazoen-tzat konponbide eginkor eta eraginkor bihurtzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120