Zirrikituetatik begira

Yolanda González

Josu Torre - Jueves, 13 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

NITAZ ez zaitez ahaztu. Bai, No te olvides de míizenburuaz, liburu dendetan izango da gaurdanik, Fuerza Nuevako sikario batzuk, ikasle moduan Madrilen bizi zen etxetik sekuestratu eta ordu gutxira tiroz akatu zuten Yolanda Gonzalez 19 urteko deustuarraren historia. Antzeko jazoera edo historietan trebea eta ibilia den Carlos Fonseca kazetaria (Madril 1959) izan da hain zuzen, Espainiako eskumaren aziorik beltzenetariko baten narrazioa egiteko luma zikintzeko ausardia izan duena. Ba ditu Mañana cuando me maten, Rosario la dinamitera edo Negociar con ETA, besteak beste liburu ezagunak eta, denetik sona hartu zuena Las trece rosas rojasgero zinemara ere eraman zutena.

Haien azio zikinerako Yolanda aukeratzea ez zen kasualitatea izan. 16 urte zituenerako jada Espainiako JJSSetan jardun zuen, gero PST ilegalean ere afiliatuz eta EHn ezaguna zen LKIren kide LCRn ere esku hartuz. Elektronika ikasten zuen Vallecas-eko FP zentroko ordezkaria zen Hezkuntza Ertaineko bilkuretan eta ezaguna bereziki langile eta ekinzaile izatearren. Izan beharko, ikasketaz eta ekintza politikoez gain etxebizitzak garbitzen jarduten zuelako ikasketak ordaintzeko. Ez zen ere kasualitatez izango, sikario horiek etxera sartu zitzaizkionean eta eraman zutenean, kalean etxe atarian grisen furgona bat zain-tzen izatea. Irrika bizian nago Carlos Fonseka kazetari finak detaile hauek eta gehiago nola idatzi dituen irakurtzeko.

Erailketa horren berria jakiteko izan nuena baino mudu latzagorik ezin daiteke izan. Yolanda sekuestratu zuten ia ordu berean, guardia zibilak nerau atxilotu ninduten eta La Salve-ko kasernara eraman ia zazpi egunez han “edukitzeko”, Ipasterren erailki zituzten sei guardia zibilen aitzakiaz, Yolanda bezala. Hirugarren edo laugarren eguneko “galdeketan” honako hau bota zidaten hitzez-hitz: “Lo tenemos fácil, te llevamos a un rincón de Artxanda, te pegamos un tiro y te cubrimos con una bandera de España, como a la chica de Madrid, y decimos que ha sido el Batallón.” Horregaitik, Yolandaz ez nitaz ez naiz ahazten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120