irailaren 16an

Mugikortasunaren Europako Astea bizikleta-ibilaldia herrikoiarekin hasiko da eta mugikortasunaren azokarekin bukatuko da

Areatzatik eguerdiko hamabietan abiatuko da bizikleta-ibilbidea eta leku berean amaituko da herriko kaleetatik ibili ondoren

Deia - 2018(e)ko irailaren 12a, asteazkena - 13:57etan eguneratua

Mugikortasunaren Europako Astea.

Mugikortasunaren Europako Astea. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Mugikortasunaren Europako Astea.

Bilbok jarraian hemeretzigarren aldiz hartuko du parte aurten Europar Batasunak eta Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak sustatzen duen MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAN. Gure hiriko enpresa, erakunde eta hedabide askoren laguntzari esker izango da posible parte-hartze hau.

BILBO. MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA igandean (irailak 16) hasiko da aurten Bilbon, eguerdiko hamabietan Areatzatik abiatuko den bizikleta-ibilaldi herrikoi batekin emango baitzaio hasiera;bizikleta-ibilaldi hori leku berean amaituko da ordu eta erdi geroago, gure hiriko kaleetatik ibili ondoren. MUGIKORTASUNAREN ASTEAN, kamisetak banatuko zaizkie parte-hartzaileei, eta opariak zozketatuko dira.

Aste osoan, hainbat hitzordu izango dira, etaasteburuan emango zaio amaiera, hilaren 21etik 23ra arte, orduan Mugikortasunaren Azoka egingo baita Erripa Kaian. Mugikortasunaren Azokaren barruan, Bilbobus Gunea izango da, eta han ezarriko dira umeentzako jarduera gehienak, musika-eremu bat, food truckak, ibilgailu jasangarrien erakusketa bat eta erabilera askokoa izango den karpa zentrala.

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA irailaren 16tik 22ra arte egiten da urtero, baina aurten 23ra arte luzatuko da;hau da, domekara arte. Aste horretan, agintariak garraio jasangarriaren aldeko neurriak hartzera eta sustatzera bultzatzen dira eta herritarrak gonbidatzen dira automobila erabili beharrean beste alternatiba batzuk probatzera.

Lehen aldiz 2002an egin zenetik —Autorik Gabeko Eguna egiten zen ordura arte—, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAren etengabe handituz joan da urtez urte, bai Europan, bai munduko bazter guztietan. 2017an, kanpainak parte-hartzearen markak hautsi zituen: Europako 2.526 herri eta hiri.

Edizio bakoitzean, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAk gai zehatz bat hartzen du ardatz, betiere mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duena. «Mix&Move» da aurtengo gaia, “Konbinatu eta mugitu”.

BIZIKLETA-IBILALDI HERRIKOIA IRAILAREN 16A, IGANDEA

Aurten, Areatzatik irten eta Areatzara helduko da familientzako bizikleta-ibilaldi herrikoi hau, eta guztira hamabi kilometroko ibilbidea egingo da aparteko aldatsik gabe. Izen-ematea doakoa izango da, beti bezala, eta goizeko 10etan hasiko da Areatzan.Parte-hartzaile bakoitzari kamiseta bat jasoko du opari gisa. Irteera eguerdian egingo da, hamabietan.

2018ko bizikleta-ibilaldi herrikoiaren ibilbidea hau izango da: Bide Nagusia, Elcano, Deustuko Zubia, Agirre Lehendakaria, Elorrieta eta, ondoren, buelta. Amaiera Areatzako Pasealekuan izango da, eta han bizikletak eta maillotak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

Ibilbidean, txirrindulari taldea berriz biltzeko hiru gune izango dira: Euskadi plaza (joatean), Elorrietako biribilgunea (Andaluzia plazako parkea) eta, berriro, Euskadi plaza (itzultzean). Bizikleta-Ibilaldi Herrikoiari honako hauek lagundu diote: Euskadi Fundazioa, Orbea, Decathlon eta Etxe-Ondo.

Ibilbidea: 12,3 km. Areatza-Plaza Biribila-Moyua plaza-Euskadi plaza (lehenengo taldekatzea)-Deustuko Zubia- Elorrieta (bigarren taldekatzea)-Morgan kalea-Madariaga etorbidea-San Felicísimo plaza- Agirre Lehendakaria-Deustuko Zubia-Euskadi plaza (hirugarren taldekatzea)-Máximo Agirre-Bide Nagusia-Moyua plaza-Plaza Biribila-Buenos Aires kalea-Ernesto Erkoreka-Areatza.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120