Talaieroa

Ehun egun

Erramun Osa - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Inork gutxik espero zezakeen Pedro Sanchezek PSOEko buruzagi izateari halabeharrez laga, gehientsuenek uste zutenaren kontra, idazkari nagusia izenda-tzeko barne hauteskundeak irabazi, eta handik lasterrera Espainiako Gobernuko presidenteburu izendatuko zutenik... baina, ustelkeriaren pipiak PP alderdiaren barrunbeak horrenbeste astindu ditu non ez zegoen beste aukerarik, berritzea ahalbidetzea baino. Orain, PSOEko buruzagiak gidatzen duen Gobernuak ehun egun bete berri ditu.

Ezin espero liteke aparteko ekimenik jatorri eta interes desberdinak dituzten alderdien babesen beharrean dagoen baten aldetik. Mezuak eta moduak aldatu dira, giroa dezente lasaitu da... eta hori ere eskertzekoa da politika ikuskizun bihurtu nahi zutenei kontra eginez... baina denbora behar da aurreko urteetako giroari buelta eman eta bestelako fruituak ikusiko badira. Izan ere, Espainiari une honetan gertatu ahal zaion gauzarik okerrena hauteskundeak deitzea da, ezegonkortasunaren itzala nagusitzea da, bai eta lehengora bueltatzea ere. Horrela, hori ekiditeko erantzukizuna eskatu behar zaie aldaketa ahalbidetu zuten guztiei.

Alde batetik, aurrekontuen gaia dago. Bistan da aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikorik eskuratu ezean kolokan legokeela Espainiako Gobernua... eta bistan denez, aurrekontuak aurrera ateratzeko adostasunak erdietsi behar dira. Nolanahi ere, eztabaida aurrekontuetatik harago doa une honetan. Akordiorako, bai eta Katalunian bizi den tentsio giroa lasaitzeko ere, asko lagunduko luke kartzelan eta auzibidean dauden Kataluniako ordezkari politikoen egoera arintzea, ordezkariak kaleratzeko urratsak eginez eta neurriz kanpoko eskakizunei ateak itxiz.

Beste aldetik, komeni da Gernikako Estatutua erabat gauzatzeko urratsak ikusaraztea, bai eta Estatuarekiko ikuspegia XXI. mendera ekartzeko urratsak egitea ere. Horrek, ezinbestean, Katalunian loteslea izango den galdeketa egiteko aukerari atea irekitzea eska-tzen du eta Euskadin, autogobernua eraberritzeko, adostasun eta konpromiso politikoa eraberritzea. Gehiegizko eskakizunetatik urruti baina ezeri ateak itxi gabe, sinesgarritasuna, eragingarritasuna eta konfiantza eskuratzeko aldebikotasunari bidea irekiz.

Finean, Gobernua ezin egon liteke orain arteko posizio irmoan, horrek aurrerabiderik ez baitu ematen... baina aldi berean, Kataluniako zein Euskadiko ordezkariek ere beren eskakizunak modulatu egin beharko dituzte, beraien gizarteen gurariak kontuan hartuz, adostasunaren eta akordioaren mesedetan. Helburua da guztiak ateratzea irabazten, epe ertaineko kalkuluak eta kezkak gorabehera, basoari begiratzea, arbolari beharrean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120