2018-2019 DENBORALDIKO KONTZERTUAK

Bilboko Musika bandak "Topaketak" aurkeztu du

Gaur goizean, Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Nekane Alonso;Bilbao Musikako Zuzendari Kudeatzaileak, Ana Madariaga, Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularrak, José R. Pascual-Vilaplana eta zuzendariordeak, Iñaki Urkizu, musika Bandaren 2018-2019 denboraldi berriko kontzertu programa aurkeztu dute

deia.eus - 2018(e)ko irailaren 11a, asteartea - 12:33etan eguneratua

Bilboko Udal Musika bandak "Topaketak"aurkeztu du

Bilboko Udal Musika bandak "Topaketak"aurkeztu du

Galería Noticia

Bilboko Udal Musika bandak "Topaketak"aurkeztu du
  • José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak zuzendutakoa, “Topaketak” ostiral honetan, irailak 14, hasiko da eta apirilaren erdialdera arte luzatuko da. Denboraldia nagusiki hiru antzeztokitan garatuko da: Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa
  • Bandak luxuzko zuzendari gonbidatuak izango ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste Laszlo Marosi eta Yves Segers nazioartekoak edota Borja Martínez Alegre Bilbao Musikako II. Zuzendaritza Orkestralaren Topaketen irabazlea. Urtarrilaren 8 eta 11 bitartean ospatuko diren III Topaketetan Franco Cesarini zuzendari eta konpositore suitzar ezagunak jardungo du irakasle gonbidatu gisa
  • Urtarrilaren 27an ikus-entzuleek estreinaldi absolutu batez gozatzeko aukera izango dute: Fayos-Jordánen “Clouds and Shadows”

BILBO. “Topaketak” izeneko denboraldi berria ostiral honetan hasiko da, irailak 14, eta apirilaren erdialdera arte luzatuko da. Jada ohikoa den bezala hiru antzeztokitan garatuko da: Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak diseinatzen duen laugarren denboraldia da hau.

“TOPAKETAK” AZKUNA ZENTROAN HASIKO DA

Topaketak” denboraldi berriaren lehenengo bi kontzertuak Azkuna Zentroa izango dute eszenatoki nagusi eta biak 19:00etan hasiko dira. Lehenengoa ostiral honetan bertan ospatuko da, irailak 14, “Topaketak historiarekin izenpean. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak berak zuzenduko ditu “Fontinens”, “Paisajes de la Reconquista”, “Despertaferro”, “Jericho” eta “La Inmortal” obrak interpretatuko dituzten Bandako 45 musikariak.

Bigarren emanaldia, "Topaketak mitologiarekin”,irailaren 28an, ostirala, egingo da. Kasu honetan Orkestrako zuzendaritzari buruzko II. topaketen irabazleak, Borja Martínez Alegrek, hartuko du batuta. Bryant, Gotkovsky, Lancen eta Kosmicki egile klasiko eta gaur egungoen eskutik mito eta elezaharren oroipen soinuduna eskainiko du.

URRITIK AURRERA, BANDA EUSKALDUNA JAUREGIRA BUELTATUKO DA

Azkuna Zentroko bi kontzertu hauen ondoren, Bilboko Udal Musika Banda eszenatokiz aldatuko da eta Euskalduna Jauregiko Auditoriora itzuliko da. Jardunaldiak igandeetan, eguerdiko 12:00etan izango dira eta 5 euroko kostua izango dute. Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.

Herritarrei kultura gerturatzearen Bilboko Udalaren helburu estrategikoari jarraiki, Bilbao Musikak Udal Bandaren kontzertuen denboraldia 65 urte baino gehiagoko pertsona eta gazteak kultura musikalean sartzea errazten duen ekimen batekin hastea erabaki du. Horregatik, 2018ko urritik aurrera, bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza.

Euskalduna Jauregiko lehenengo kontzertua urriaren 7an, igandea, izango da. “Topaketak erritmoarekin” izena duen jardunak José R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko du eta Conrado Moya perkusionistaren laguntza izango du. Urriaren 21ean Banda eszenatokira bueltatuko da “Tokapeta hungariarrak” izenekoarekin. Kasu honetan,Laszlo Marosi hungariarrak zuzenduko du ekitaldia.

Azaroan entzuleek “Topaketak” zikloarekin disfrutatzen jarraitzeko aukera izango dute, betiere Euskalduna Jauregiko Auditoriotik atera gabe. Azaroaren 11an, igandea, adibidez, publikoak “Topaketak zazpigarren artearekin” ikuskizunaz gozatu ahalko du, non José R. Pascual-Vilaplanak obertura eta suiten bitartez musika irudien arima dela erakutsiko duen.

Abenduaren 2an, igandea, hain zuzen ere, Javier Font errekintoarekin batera Pascual-Vilaplanak Musika Banda zuzenduko du “Topaketak artearekin” emanaldian. Bertan, ikus-entzuleek mundu artistikoetan zehar ibiltzeko aukera izango dute, besteak beste: arkitektura, folklorea, antzerkia eta pintura.

Udal Bandak 2018an Euskalduna Jauregiko Auditorioan eskainiko duen kontzertu denboraldia abenduaren 23anbukatuko da “Topaketak Gabonekin” izeneko kontzertuarekin. Gabonen gertutasuna dela eta, Bandak Olatz Saitua sopranoa eta Enrique Azurzak zuzendutako Bilboko Koral Elkartearen Koruarekin batera ikuskizun aparta eskainiko du.

Urteko lehenengo kontzertua urtarrilaren 27an, igandea, ospatuko da Euskalduna Jauregian “Topaketak beste kultura batzuekin” lelopean. Bandak laguntza bikoitza izango du: alde batetik, Manuel Blanco eta José A. García Sevilla tronpeta bakarlariak;eta beste alde batetik, Musikeneko ikasleek jardungo dute. Kontzertu honetan gainera, guztizko estreinaldi bat eskainiko da, Fayos-Jordánen “Clouds and Shadows” (bi tronpeta eta haize orkestrarako). Halaber, zuzendari titularraren batutapean, Cesarini, Gershwin eta Iturregui Icaranen obrak ere entzun ahal izango dira.

Bilboko Bandak kontzertu zikloa otsaileko hirugarren asteburuan jarraituko du, hain zuzen ere, hilak 17an. “Topaketak Mexikon” izeneko ikuskizuna apartekoa izango da, denboraldiko berezienetako bat, dudarik gabe. Nuria Fergó eta Felipe Garpe abeslariek, mariatxi boskote batek eta Udal Musika Bandak, Iñaki Urkizuzuzendari ordearen batutapean, “México lindo sinfónico” jarduna aurkeztuko dute, non arrantxo-kanta entzutetsuak eskainiko diren. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: “El Rey”, “Se me olvidó otra vez”,“Ay, Jalisco”,“Si nos dejan”,“Volver, volver”, “Me gustas mucho”, “ La media vuelta”eta“Allá en el rancho grande”.

Jarraitzeko, otsailaren 24an Bandak Iñaki Gurruchaga flautinarekin batera jarduteko ohorea izango du. “Topaketak lehen eta orain” kontzertuan, Cruz-Guevara, Kushida, Pascoal eta Guridiren obrak entzun ahal izango dira.

Martxoaren 10eanBerriz topatzea” izeneko emanaldiko musikak fusioak eta berriz topatzeak eskainiko ditu, halabeharrak eta bizitzak egiten duten moduan. Okasio honetan batuta Yves Segers zuzendari belgikarraren eskuetara pasatuko da, zeinak Mendelssohn, Glorieux, Falla, Groslot eta Shostakovichen obrak eskainiko dituen.

Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa apirilaren 14an, igandea, bukatuko da “Topaketak lirikarekin” emanaldiarekin. Hauxe izango da, hain zuzen ere, denboraldiko beste kontzertu berezienetako bat. Bandak gonbidatu apartak izango ditu. Eszenatokia laguntzailez beterik egongo da. Musika Bandako musikari eta zuzendariaz gain, Marta Ubieta sopranoak, Fernando La Torre baritonoak eta Iñaki Hernándezek zuzendutako Masa Coral del Ensanchek jardungo dute. Wagner, Usandizaga, Puccini, Mozart, Verdi, Giménez, Asenjo-Barbieri, Penella, Alonso, Sorozábal eta Bretónen opera eta zarzuelako errepertorio zabala eskainiko dute.

BESTE HIRU KONTZERTU J. CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTSERBATORIAN

III. Zuzendaritza orkestralaren topaketek, José R. Pascual-Vilaplanak zuzendutakoak eta Franco Cesariniirakasle gonbidatu izango dituztenak, zuzendaritza orkestralaren heziketa garaikidea eta talde instrumentalen gidaketaren garapenari zuzendutako baliabide teknikoak eta artistikoak bultzatzea dute helburu. Hauen barruan 2019ko urtarrilaren 11an, ostirala, kontzertua eskainiko da J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan 18:00etan. Ekitaldian, topaketetan aukeratutako bost pertsonen batutapean, Wagner, Persichetti, Goorhuis eta Cesarini beraren obrak entzungo dira.

Bestalde, Bilboko Udal Musika Bandak Musika historikoa bandarentzat izeneko beste kontzertu bat eskainiko du otsailaren 8an, ostirala, 18:30etan. Zehazteke dagoen bakarlari eta Bilboko J.C. de Arriaga kontserbatoriokoarekin elkarlanean, Bandak, Pascual-Vilaplanaren batutapean, honakoak interpretatuko dituzte beste batzuen artean: Ponchielliren “Fantasia Militare”, Schoenberen “Theme and Variations” Russellen “Symphonic Songs for Band” eta Grundmanen “Burlesque for Band”.

Azkenik, martxoaren 29an, ostirala, 18:30etan, beste ikuskizun bat ospatuko da “Topaketak lagunekin” lelopean. Bertan, Juan Ferrer klarineteak, David Muñoz tubak eta Kepa Junkera trikitilariak David Rivas Domínguez konpositore gaztearen obra ezagunenak interpretatuko dituzte: “La ruta del Cid”, “Amam for clarinet and band”, “Los últimos días de Troya”, “Barbarroja for tuba and band”eta “Cabaret Órbigo 2017”.

KOLABORAZIOZ BETERIKO DENBORALDIA

Denboraldi honetan Bandak nazioarteko bi batuta entzutetsu izango ditu zuzendari gonbidatu gisa: Laszlo Marosi etaYves Segers. Bestalde, Bilbao Musikak antolatutako II Zuzendaritza orkestralaren topaketetako irabazleak Borja Martínez Alegrek ere jardungo du zuzendari bezala. Halaber, urtarrilaren 8 eta 11 bitartean ospatuko diren III topaketetan Franco Cesarini zuzendari eta konpositore suitzarra izango da irakasle gonbidatua.

Iñaki Urkizu Bandako zuzendari ordeak ere hartuko du batuta otsailaren 17ko, igandea, “Encuentros en México” ikuskizunean, non Nuria Fergó, Felipe Garpe eta Mariatxi boskote batek ere hartuko duten parte.

Bakarlari gisa honakoek jardungo dute: Conrado Moya (perkusioa), Javier Font(errekintoa), Manuel Blanco (tronpeta), José A. García Sevilla (tronpeta), Iñaki Gurruchaga (flautina), Juan Ferrer (klarinetea), David Muñoz(tuba) eta Kepa Junkera(trikititxa).

Halaber, koruak ere arituko dira: Masa Coral del Ensanche(Iñaki Hernández, zuzendaria),Bilboko J.C. de Arriaga kontserbatorioko korua,Bilboko Koral Elkartearen korua (E. Azurza, zuzendaria) edota Musikeneko ikasleak. Olatz Saitua eta Marta Ubieta sopranoak eta Fernando la Torre baritonokoak ere ikuskizun apartak eskainiko dituzte.

Ikus-entzuleek urtarrilaren 27ko kontzertuanhiru estreinaldiz gozatzeko aukera izango dute. Alde batetik Fayos-Jordánen “Clouds and Shadows” (bi tronpeta eta haize orkestrarentzat) estreinaldi absolutua;Franco Cesariniren “Views of Edo” bigarren sinfoniaren Estatuan estreinaldia eta, azkenik, Iturregui Icaranen obra baten estreinaldia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120