AUTONOMIA KALEAN

Gizon bat atxilotu dute Bilbon kalean heroina saltzen harrapatu ondoren

EUROPA PRESS - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:27h

Ertzaintzako agenteek 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehenean Bilbon, drogarekin trafikatzea leporatuta. Agenteek Autonomia kalean legez kanpoko droga salerosketa bat ikusi ondoren atxilotu zuen gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

BILBO. Astelehen arratsaldeko 16.00ak aldera, Bilbon herritarrak babesteko lanean ari zen Ertzaintzako patruila bateko kideek gizonezko bat ikusi zuten beste batengana hurbiltzen Autonomia eta Enrique Eguren kaleen elkargunean, eta elkarrizketa labur baten ondoren, batek kolore zuriko substantzia bat zuen poltsatxo bat eman zion besteari, eta beste gizonak hainbat billete bueltatu zizkion. 

Ondoren, ustezko saltzaileak Autonomia kalerako bidea hartu zuen, Casillarako noranzkoan, eta ustezko erosleak, berriz, kontrako bidea hartu zuen.

Legez kanpoko droga salerosketa bat izan zitekeelakoan, agenteek irrati bidez eman zuten gertatutakoaren berri, bai eta bi gizonezkoen deskribapena ere.

Horrela, beste patruila batek handik laster atzeman zuen ustezko eroslea Autonomia kalean, eta zer erosi berri zuen galdetu ziotenean, gizonezkoak esan zien heroina kopuru jakin bat erosi ziola beste gizonezko bati.

Handik laster atzeman zuen beste patruila batek ustezko saltzailea, 25 urteko gizonezko bat, San Frantzisko Xabier plazan. Segurtasun miaketa bat egitean, ustezko erosleak emandako dirua aurkitu zioten, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren ertzainek atxilotu egin zuten drogarekin trafikatzea leporatuta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sucesos

ir a Sucesos »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120