Barakaldoko Udalan

Euskara ikasteko laguntzen diru-sailak 10.000 euro gehiago izango du aurten

Udalak 40.000 euro banatuko ditu HABEk homologatutako zentro batean ikastaroren bat egin duten ikasleen artean

deia.eus - 2018(e)ko irailaren 11a, asteartea - 12:09etan eguneratua

El consejero de Cultura y Política Lingüistica, Bingen Zupiria ha presentado, en el Euskaltegi Municipal de Barakaldo, la campaña de matriculación en los euskaltegis.

El consejero de Cultura y Política Lingüistica, Bingen Zupiria ha presentado, en el Euskaltegi Municipal de Barakaldo, la campaña de matriculación en los euskaltegis. (IREKIA)

Galería Noticia

El consejero de Cultura y Política Lingüistica, Bingen Zupiria ha presentado, en el Euskaltegi Municipal de Barakaldo, la campaña de matriculación en los euskaltegis.

BILBO. Aurten ere, euskara ikasteko erraztasun gehiago emango ditu Barakaldoko Udalak. Horregatik, 10.000 euro erantsi dizkio Udalak iazko ikasturtean HABEko zentro homologatuetako edozeinetan euskara ikasten dutenentzako diru-laguntzen diru-sailari. Irail honetan zabalduko da diru-laguntzak eskatzeko epea.

Udalak 40.000 euro jarri ditu, euskararen ikasketa bultzatu nahi duelako. Diru-laguntzaren bat jaso ahal izateko, besteak beste, nahitaezkoa da 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean ikastaroren bat eginda edukitzea;gutxienez % 70eko asistentzia izatea;Barakaldon erroldatuta egotea, eta 16 urtetik gorakoa izatea.

2016an, ugaritu egin zituen Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak, inolako prestazio ekonomikorik jasotzen ez duten langabeak;merkatariak, ostalariak, aisialdiko eta jantokiko begiraleak eta kirol entrenatzaileak eta arbitroak ere sartu ahal izateko.

Gauzak horrela, ikastaroaren kostuaren % 60 itzuliko da diru-laguntza arrunta bada;eta % 80 jasoko dute B eta D ereduko edo ikasgai erdiak baino gehiago euskaraz dauzkaten umeen guraso edo tutoreek, bai eta kirol entrenatzaileek eta arbitroek, Barakaldoko merkatariek eta ostalariek eta aisialdiko eta jantokietako begiraleek ere. Barakaldoko euskaltegietan ikasi badute diru-sarrerarik gabekoek edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek, ikastaroan inbertitutako kopuru osoa jaso dezakete.  Gehieneko kopurua, pertsonako eta urteko, 561 eurokoa da.

"Gero eta gehiago dira euskarazko ikasketak egiten dituztenak, eta Udalak erraztasunak eman nahi dizkie, hiriko kaleetan euskara bizi-bizirik egotea baita gure helburua", azaldu du Kultura, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120