Bilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak antolatuta

“Goazen Euskaltegira!” kanpainaren bidez herritarrei euskera ikasteko adorea eman nahi da

“Goazen Euskategira! Apunta zazitez!” goiburuaren bidez, Bilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak kanpaina hau atera dute kalera herritarrak euskara ikastera eta hitz egitera bultzatzeko ez ezik, euskaltegietan matrikulatzera animatzeko ere.

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 11a, asteartea - 11:35etan eguneratua

Bilboko Udalak eta Euskaltegine "Goazen Euskaltegira"kanpaina abian jarri dute

Bilboko Udalak eta Euskaltegine "Goazen Euskaltegira"kanpaina abian jarri dute

Galería Noticia

Bilboko Udalak eta Euskaltegine "Goazen Euskaltegira"kanpaina abian jarri dute
  • Bilbon 17 euskaltegi daude, han-hor-hemen banatuta uriko auzoetan eta 2018/2019 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea zabaldu dute
  • Kanpaina urian ikusgai egongo da;hain zuzen, autobusetan, erlojuetan eta publizitate-zutabeen, euskara elkarrizketa guztietan hizkuntza nagusia izan dadin. Horretarako herritarrak hizkuntza ikastera animatzea du xede kanpainak
  • Gurasoek, aisialdiko monitoreek eta diru-sarrerei buruz ezarritako baldintzak betetzen dituztenek diru-laguntzak eskuratu ditzakete euskara ikasteko, ikasturtea amaituta. Horretarako asistentzia egiaztatu beharko dute

BILBO. Irailaren amaierara arte, kanpaina koloretsua egongo da uriko kaleetan bilbotarrak euskara ikasteko euskaltegietan izena ematera animatzeko.

Matrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik eta azken helburua euskara eguneroko bizimoduan erabiltzea eta herritarrek elkarrizketetan esaten duten lehenengo hitza euskaraz izatea da.

Goiburu hori zenbait euskarritan ikusi ahal izango da: uri osoan zehar ibiliko diren 5 bilbobusetan, 24 publizitate-zutabetan eta udalaren 5 erlojutan.

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltegien sareak elkarrekin egingo dute dei hau hizkuntzaren normalizazioa lortzeko eta erabilera suspertzeko. Kanpaina honekin, jendeak euskaraz egunero hitz egin dezala lortu gura da eta horretarako aurreneko urratsa Bilbon dauden 17 euskaltegietako batera joatea eta urriaren 1ean hasiko den ikasturterako matrikulatzea da. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko hilaren amaierara arte.

Izan ere, euskaltegietan bertan aurkitzen dira euskararen ikaskuntza, erabilera eta normalizazioa sustatzeko tresnak. Aurten ere mota guztietako ikastaroak antolatu dira, moduan, epean zein metodologian ikaslearen ezaugarrietara taxutuak.

Euskararen normalizazioan egundoko garrantzia izan dute euskaltegiek Bilbon, sare zabala eta oso bizia osatzen dute eta. Horregatik, Bilboko Udalak herritarrei euskaldun izateko eskaintzen dien zubia egiten jarraitzen du, laguntza emanda euskara ikasi gura dutenei.

DIRU-LAGUNTZAK

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 209.000 euro erabiliko ditu diru-laguntzak emateko euskararen normalizazioan garrantzi biderkatzailea duten kolektiboei, hau da, gurasoei eta aisialdiko monitoreei. Kolektibo bi horiek berebiziko leba dute-eta umeen eta gazteen hizkuntzarekiko jarreran.

Bilboko ume eta gaztetxo gehienak ikasketak euskaraz egin arren, giro erdaldunean bizi dira, gehienbat euren gurasoek ez zutelako euskara ikasteko aukerarik izan. Honelako laguntzekin euskara ohiko tresna bilakatu nahi da etxekoen arteko harremanetan.

Kolektibo bi horiek ez eze, deialdian diru-sarrerei buruz ezarritako baldintzak betetzen dituztenek ere diru-laguntzak eskuratu ditzakete. Diru-laguntzok 2019ko udan banatuko dira, behin 2018-2019 ikasturtea bukatuta, ordaindutako matrikularen zati bat itzuliz.

EUSKALTEGIEN SAREA

Bilbon 17 euskaltegi daude, uriko barruti batzuen. Horrek esan nahi du ia barruti guztiek dutela euren euskaltegia. Iaz, 2017-2018 ikasturtean, 6700 ikasletik gora eman zuten izena.

Hauek dira Bilboko euskaltegiak:

1. Barrutia (Deustu)

  • Larrako AEK (Larrakatorre, 24) Tel. 94 447 02 24
  • Euskal Irakaslegoa-Universidad de Deusto (Avenida de las Universidades, 24) Tel. 94 413 91 77
  • Matxintxu AEK (Ramón y Cajal, 8) Tel. 94 475 22 33

3. Barrutia (Txurdinaga-Otxarkoaga)

  • Santutxu AEK (Arbidea, 21) Tel. 94 411 76 56

4. Barrutia (Begoña)

  • Labayru Fundazioa (Bilbao-Galkakao, 6A - Metroalde, Bolueta). Tel. 94 607 72 10

5. Barrutia (Ibaiondo)

  • Bilbo Zaharra Euskaltegia (Posta, 8) Tel. 94 415 82 92
  • Lizardi AEK (Txakur kalea, 1) Tel. 94 416 82 00

6. Barrutia (Abando)

  • BAI &BY (Urkixo zumarkalea, 22) Tel. 94 470 18 57
  • Gabriel Aresti Euskaltegia (San Bizente, 2-4) Tel. 94 423 75 91
  • Indautxu AEK (Urkixo zumarkalea, 88) Tel. 94 441 34 74
  • Labayru Fundazioa (Colón de Larreategui, 14) Tel. 94 443 76 84
  • Mikelats Euskaltegia (Ayala, 1) Tel. 94 415 32 95
  • Mondragon Lingua (Buenos Aires, 7) Tel. 94 661 34 67
  • Ulibarri Euskaltegia (Gardoki, 3) Tel. 94 416 24 72

7. Barrutia (Errekalde)

  • Juan Mateo Zabala Euskaltegia (Gordoniz, 22) Tel. 94 422 13 88
  • Irala AEK (Kirikiño, 22) Tel. 94 421 13 04

8. Barrutia (Basurtu-Zorrotza)

  • Zorrotza AEK (Zalbidea, 7) Tel. 94 441 49 20

Kanpaina honekin jendea euskaltegietan euskara ikastera animatu nahi da eta, batez ere, euren bizimoduan eguneroko tresna izan dadila.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120