igandero gauzatuko da

Arrantza-eskolak igandean emango dio hasiera udazkeneko denboraldiari

Jarduera hori 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta azaroaren 18ra arte igandero gauzatuko da, goizetan, Erripako kaian

deia.eus - 2018(e)ko irailaren 11a, asteartea - 11:05etan eguneratua

La escuela de pesca inicia su temporada.

Arrantza-eskola (Oskar González)

Galería Noticia

La escuela de pesca inicia su temporada.

BILBO. Aurreko edizioetan parte hartu duten pertsona guztiak ikusita, eta itsasadarraren berreskurapen biologikoak eta begetalaz gozatzen jarraitzeko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera, asteburu honetan –irailaren 16an– hasiera emango dio 16 urte bitarteko gazteentzako arrantza-eskolaren beste ikastaro bati.

Harrapaketa- eta askatze-modalitatean jardungo dira parte-hartzaileak, hau da, arrainak ahalik eta lasterren eta kontu handienarekin itzuliko dituzte uretara.

Ohi bezala, jarduera 11:30etik 13:30era egingo da igandero, azaroaren 18ra arte. Hain zuzen ere, Erripako kaian –Areatzako zubiaren alboan– antolatuko da. Irailaren 30ean, ordea, Arrantza Eskola Itsas Museoaren zabaldegian egongo da, baina egun bakarreko kontua izango da.

Parte-hartzaile guztiei aseguru bat egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoak jarriko dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak…), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak, balizatzeko zintak…), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- eta jaurtiketa-materialak…), ordezko piezak eta abar. Jarduera doan izango da eta izena ez da aurretiaz eman beharko. Gainera, esparrua desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko egokitu da.

Duela hamarkada bat arrantza-eskola abian jartzea erronka handia izan zen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarentzat eta Bizkaiko Arrantza Federazioarentzat. Hala ere, proiektuak hasieran espero zena baino askoz ere emaitza hobeak lortu ditu. Horiek horrela, 2017. urtean, guztira, 1.400 ikasle aritu ziren kirol-arrantzan. Harrapaketa-kopuru handiak, baita sailkatutako espezieen aniztasunak ere, hauxe islatzen dute: itsasadarrak osasun ona daukala eta urak berreskuratzen ari direla.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120