HILAREN 16AN

Zeanuri eta Bedia arteko "Arratiako Ibaiertzetatik" 20 kilometroko martxa egingo da

Zeanuriko plazatik irtengo da 08:45ean, eta ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 11a, asteartea - 11:09etan eguneratua

Zeanuri eta Bediga arteko "Arratiako Ibaiertzetatik"IX. martxa egingo da

Zeanuri eta Bediga arteko "Arratiako Ibaiertzetatik"IX. martxa egingo da

Galería Noticia

Zeanuri eta Bediga arteko "Arratiako Ibaiertzetatik"IX. martxa egingo da

Datorren igandean, hilaren 16an, Zeanuri eta Bedia arteko “Arratiako Ibaiertzetatik” IX. martxa izango da. Arratiako Udalen Mankomunitatearen jardueretariko bat da, Europako Mugikortasun Jasangarriaren astea ospatzeko.

BILBO. Igande honetarako Arratian antolatuta daukaten Herri-martxa Ibaizabal erreken ibaiertzean egingo da. Helburua da haraneko bideak eta oinez ibiltzeko bideak berreskuratzea, bai eta bertako auzo nahiz udalerrien arteko oinezkoentzako lotura ere.

Martxarako ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea, eta 08:45ean hasiko da Zeanuriko plazatik. Guztira, 20 kilometroko luzera izangp du –lau ordu, gitxi gorabehera–, zailtasun bako ibilbidetik, eta adin guztietako personentzat da egokia. Igorren energia berreskuratzeko, hornidura-gunea jarriko da.

Antolatzaileek autobus-zerbitzua ere aurreikusi dute;izan ere, autobusak 08:00etatik aurrera hainbat herritatik (Dimatik barne) etorritako personak garraiatuko ditu Bediatik Zeanurira, ibilaldiari ekiteko. Zerbitzuak 14:00etatik aurrera ere funzionatuko du bueltarako, ibilbidea amaitutakoan Bedian egingo den luntxaren ostean.

“Arratia Ibaiertzetatik” martxaren azken edizioetan ehun persona inguruk hartu dute parte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120