Swing Museoan! ekimena

Bilboko Berreginen Museoak swing erritmoan ekingo dio denboraldi berriari

Datorren iganderako, Bizkaiko erakundeak plan paregabea proposatzen digu hirian: artelanen artean dantzatzea, jadanik ospetsua den Swing Museoan! ekimenaren bitartez

deia.eus - 2018(e)ko irailaren 10a, astelehena - 11:20etan eguneratua

Swing Museoan!

Swing Museoan! (FACEBOOK BILBOKO BERREGINEN MUSEOA-MUSEO DE REPRODUCCIONES DE BILBAO‎)

Galería Noticia

Swing Museoan!

BILBO. Bilboko Berreginen Museoak modu ezin hobean emango dio hasiera irailari: arte klasikoarekin, dantzarekin eta musikarekin.

Eskaintza onenetariko bat Swing Museoan! arrakastatsua da, eta igande honetan indarberrituta etorriko zaigu. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute.

Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean.

 Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoan! Bilboko jarduera nagusietako bat izatera heldu da.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran, eta gero eta ospetsuagoa da.

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz boladan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan! ekimenean parte-hartzeko aukera.Plan berdingabea da Bilbon.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120