euskotren

Tren zerbitzuan neguko ordutegia indarrean sartuko dira irailaren 10ean

Datorren astelehenean, irailaren 10ean, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren tren zerbitzuen Neguko Ordutegia sartuko da indarrean.

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 9a, igandea - 18:40etan eguneratua

Euskotreneko geltokia Bilbon

Euskotreneko geltokia Bilbon (Jose Mari Martinez Bubu)

Galería Noticia

Euskotreneko geltokia Bilbon

BILBO. Neguko eskaintzaren ezaugarri nagusiak hauek izango dira:

• E2 Lasarte – Hendaia: astegunetan, Lasarte – Irun tartean, zerbitzua 15 minutuz behin eskainiko da bi noranzkoetan egun osoan, amaieran izan ezik, tarte horretan trenek 30 minutuz behin zirkulatuko baitute. Larunbat goizetan trenek 30 minutuz behin zirkulatuko dute, eta arratsaldetan 15 minutuz behin. Horrez gain, astegunetan, Donostiako Amara – Herrera tartean, trenek 7,5 minutuz behin zirkulatuko dute, Amara eta Altza arteko 15 minutuz behingo maiztasunari esker.

• E3 Kukullaga/Etxebarri – Lezama: astegunetan maiztasuna 15 minutuz behingoa izango da, egunaren amaieran izan ezik (30 minutuz behin). Larunbat, igande eta jaiegunetan trenek 30 minutuz behin zirkulatuko dute.

• E1 Bilbo/Matiko – Donostia/Amara: Bilbo – Durango zerbitzu zuzenetako batzuk berreskuratuko dira. Astegunetako bidaiari gehieneko orduetako maiztasuna, zirkulazio gehieneko tarteetan:

- Matiko – Elgoibar: 30 minutu.
- Kukullaga – Lemoa: 11 eta 19 minutu artean.
- Ermua – Eibar: 10 eta 20 minutu artean.
- Zumaia – Amara: 30 minutu.

• Metroaren 3. linea (Kukullaga/Etxebarri – Matiko): astegunetan, 7,5 minutuz behingo maiztasuna eguneko zati nagusian. Ostiraletan eta jai bezperatan trenek goizaldeko 02:00ak arte zirkulatuko dute, gutxi gorabehera.

• E4 Bilbo/Atxuri – Bermeo: 30 minutuz behingo maiztasuna astegunetako zati nagusian, goizeko zerbitzu zuzenei eutsiz (*).

(*) Zerbitzuaren aldaketa obrak direla eta: Irailaren 10etik 26ra, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vascak (ETS) zuzendutako obra batzuk direla eta, behin behinean etenda egongo da E4 Bilbo/Atxuri – Bermeo lineako Atxuri – Gernika – Atxuri zerbitzu zuzen guztia. Horrez gain, 21:35ean Bermeotik abiatzen den trenak 8 minutu beranduago zirkulatuko du Gernika – Atxuri tartean (trena 22:07an abiatuko da Gernikatik, 21:59an abiatu beharrean). Larunbat, igande eta jaiegunetan, Atxurirantz zirkulatzen duten tren guztiek 10 minutuko atzerapenez egingo dute Gernika eta Atxuri artean.

Gaueko zerbitzua

Neguko zerbitzuaren barruan, larunbat gau guztietan zirkulazioak eskainiko dira tarte hauetan:

• Lasarte – Hendaia eta Amara – Altza.
• Kukullaga/Etxebarri – Lezama.
• Metroaren linea (Kukullaga/Etxebarri – Matiko). Linea horretan ostiraletan eta jai bezperatan ere trenek goizaldeko 02:00ak arte zirkulatuko dute, gutxi gorabehera.
• Bilbo/Matiko – Deba.
• Amorebieta – Bermeo.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120