herriko jaiak hastear daudela aprobetxatuz

Ugao-Miraballesek bat egin du genero indarkeriari aurre egiteko protokoloarekin

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 8a, larunbata - 11:13etan eguneratua

Ugao-Miraballesek bat egin du genero indarkeriari aurre egiteko protokoloarekin

Ugao-Miraballesek bat egin du genero indarkeriari aurre egiteko protokoloarekin

Galería Noticia

Ugao-Miraballesek bat egin du genero indarkeriari aurre egiteko protokoloarekin

Pasa den uztailaren 24an, Ugao-Miraballesko Osoko Bilkurak genero-indarkeriaren aurrean erantzuteko tokiko protokolo berri bat onartu zuen. Udalaren eta Kallera emakumeen asanblada feministaren artean adostutako dokumentu hau, herriko jaiak hastear daudela aprobetxatuz, herritarrei aurkeztu zitzaien Kultur Etxean ospatutako saio publikoan.

Ekitaldiari arratsaldeko 18:00etan eman zitzaion hasiera. Bertan izan ziren alkatea, Ekaitz Mentxaka, Kultura, Gazteria eta Berdintasun zinegotzia, Ana Maite Fernández eta Kallera plataformako zenbait kide. Aurkezpenera, herriko auzokide ugari bertaratu ziren, elkarteetako, komertzioetako eta ostalaritzako ordezkariak besteak beste. Aurkezpenak, herritarren zalantzak argitu eta iradokizunak jasotzeko ere balio izan du.

“Biktimei lehentasuna ematea da helburua, arreta osoa, koordinatua, hurbila eta uneoro gure konfiantza eta laguntza eskaini nahi diegu. Aurrerapauso garrantzitsu bat eman dugu, agente desberdinek aldi berean eman beharreko pausoak ondo baino hobeto definitu ditugu” adierazi zuen Fernandezek. Zinegotziaren arabera, bai Udalak, bai Kallerak, argi dute Ugaoko herriak jarrera aktiboa izan behar duela indarkeria matxistaren aurrean eta horretarako beharrezkotzat jotzen dute herritarrek protokoloaren funtzionamenduaren berri izatea.

Protokolo honek, Udalak zein emakumeen plataformak, abian jarriko dituzten eskuhartze desberdinak biltzen ditu dokumentu batean. Beraz, biktimenganako arreta hobetzea ahalbidetuko duen tresna komuna izango da.

Gogoratu beharra dago, lau direla protokoloak aurreikusten dituen urratsak:

  1. Aktibazioa: Udalak erasoren baten berri izatekotan, Kallera abisatuko du lehenik. Era berean, Kallerak erasoren baten berri izatekotan, Udala abisatuko du. Horretarako, aurrez zehaztuko dira kontakturako pertsonak. Salaketa judiziala egon edo ez, aktibazioa ez da baldintzatuko. Edozein kasutan aktibazioan adostutakoa beteko da. Beti ere erasotuaren babesa eta konfidentzialtasuna bermatuko da.
  2. Deialdiak: Eraso bat ematen denean, kasua aztertu eta salaketa publikoa egitea erabakitzen den kasu guztietan, kontzentrazioa deituko da. Kontzentrazioa, erasoa gertatu eta astebeteko epean egingo da, Udalak eta Kallerak elkarrekin adostutako egun, toki eta orduan. Kontzentrazioan “Ugaon indarkeria matxistaren kontra” leloa daraman pankarta bat egongo da, mugimendu feministako ordezkariek, Ugao-Miraballesko elkarteetako kideek zein herritarrek eutsiko dutena, alegia.
  3. Udala: Udala, erasotuari babesa eskaintzeaz gain, koordinazioaz arduratuko da. Horretaz aparte, protokoloa aktibatu eta 24-48 orduko epean, bandoa aterako du salaketa publikoa aurrera eramatea erabakitzen bada, salaketa judiziala egon edo ez. Bandoa, aurrez adostua egongo da. Bandoarekin batera, web-gunean testua jarriko da.
  4. Mugimendu feminista: Mugimendu feministaren ardura izango da salaketa soziala artikulatzea. Gainera, kontzentrazioa egitekotan, bere gain geratuko da kontzentrazioaren ondorengo irakurketa egitea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120