Gasteizko Europa Jauregian

Adinekoekin lotutako Europako esperientziak aurkezteko topaketa egondo da irailaren 14an Gasteizen

Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, II. Jardunaldi hau inauguratuko du

EP - 2018(e)ko irailaren 7a, ostirala - 10:27etan eguneratua

Dos ancianos pasean por las calles del centro de Donostia

Galería Noticia

Dos ancianos pasean por las calles del centro de Donostia

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean II. Jardunaldia inauguratuko du irailaren 14an. Topaketa Jaurlaritzak antolatu du, Gasteizko Europa Jauregian, eta adinekoekin lotutako Europako esperientziak ezagutaraziko dituzte esperientziadun profesionalek. Peio Lopez de Munain Gasteizko Udaleko lehen alkateordea ere izango da Artolazabalekin inaugurazio ekitaldian, antolakuntzak jakinarazi duenez.

GASTEIZ. Artolazabalek azaldu duenez, "jardunaldi honen helburua da Euskadin lagunkoitasuna garatzeko eragingo duten esperientzia berritzaile eta sortzaileak partekatzea. Udalerri, herri edo hiri bakoitzak erronka eta beharrei erantzuten diete, herritarren zahartze prozesura egokitzeko, eta beste leku batzuetan jardunbide egokiak nola garatu diren jakitea oso interesgarria iruditzen zaigu".

Sailburuak nabarmendu du Euskadin "esperientzia handia" dutela arlo horretan, eta, "munduko lagunkoitasun sare indartsuenetakoa" izateaz gainera, "partekatzea merezi duten ekimenak" ere badirela.

Jardunaldi honen lehen edizioa iazko azaroaren 15ean izan zen, Bilbon, eta "oso arrakastatsua" izan zen. Bigarren edizioa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, eta helburu hauek ditu: erronka eta beharren gainean sakontzea;esperientzia sortzaile eta berritzaileak partekatzea;"jardunbide egokien" esperientzien garapenaren ikaskuntza;Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien Bankuan bildutako jardunbideak zabaltzea;eta euskal erakundeek garatutako jardunbideen ekimenen balioa nabarmentzea.

Xede horiek garatzeko aditu eta profesionalak ariko dira Gasteizen, besteak beste, Alex Kalache Brasilgo International Longevity Center-eko presidente eta sortzailea, Angélique Giacomini hiri lagunkoien sarefrankofonoko prestakuntzako eta ikerketako arduraduna, Fiona Murphy End Loneliness kanpainako managerra, Berta Cormenzana Bartzelonako HerriEkologiako Agentziako proiektuburua edota Lorena Ruiz Experimenta Distrito ekimeneko koordinatzailea.

SARIA

Gainera, jardunaldian Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria emango da. Euskadi Lagunkoia sareak sortu du saria, EuskoJaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenez, eta garapenerako Matía Fundazioaren elkarlana du.

Zahartzen diren pertsonentzat bideratzaileak diren inguruneak sortzen lagunkoitasunaren arloan berrikuntzan eta eraginkortasunez jarduteagatik nabarmendu diren euskal erakundeek egindako jardunbideen balioa aitortzeko sortu da saria. Saritutako jardunbide egokiak 3.000 euroko bidaia poltsa jasoko du, hiru pertsonak Europa mailan jardunbide egokiren bat egiten duen erakundera bisita egiteko.

Orian arte, EAEko 50 udal baino gehiagok egin dute bat Lagunkoitasunaren Euskal Sarearekin. Helburua da herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte hartzea sustatzea, zahartzen diren pertsonentzat bideratzaileak diren bizi inguruneak sustatzean lagunkoitasun mugimendua garatzeko. Ekimena Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen "Age-friendly Environments Programme" programan oinarritzen da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120