sei saio antolatuko dira

Zinebik igaro diren 33 film laburren aukeraketa eskainiko du Espainiako Filmotekan

Zinebiko zuzendariak lehen saioa aurkeztuko du gaur Madrilgo Doré zinema aretoan

EP - 2018(e)ko irailaren 7a, ostirala - 10:42etan eguneratua

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko ditu Espainako Filmotekan.

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko ditu Espainako Filmotekan.

Galería Noticia

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko ditu Espainako Filmotekan.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak lehiaketatik igaro diren 33 film laburren aukeraketa bat aurkeztuko du azaroaren amaierara arte Espainiako Filmotekan. Sei saio antolatuko dira eta lehena ostiral honetan izango da, irailaren 7an, Vanesa Fernández Zinebiko zuzendariak aurkeztuta. Emanaldi guztiak Madrilgo Doré zinema aretoan izango dira, Espainiako Filmotekaren egoitzan, hain zuzen.

BILBO. Jaialdi bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, zikloa Espainiako Filmotekak proposatuta sortu da, eta Zinebiko zuzendaritzarekin koordinatu da, Carlos Reviriego Espainiako Filmotekako programazio zuzendariarekin batera. Zehazki, azaroaren 29ra arte, Zinebi 59ko sail ofizialean parte hartu zuten 33 film labur eskainiko dira.

Animaziozko Film Labur Onenaren Oscar sarietarako izendapena jaso eta Zinebi 59ko Sari Nagusia lortu zuen Max Porter eta Ru Kuwahata-ren "Negative Space" nabarmentzen da aukeraturiko filmen artean. Urriaren 16ko saioan ikusi ahal izango da.

Halaber, sari ugari jaso dituen Julia Maura eta Mariangela Pulcinoren "Galatée a l'infini" film laburra ere ikusi ahal izango da. Lan horren munduko estreinaldia Zinebi 59n izan zen, eta Nazioarteko Dokumental Onenaren UrrezkoMikeldia eta Espainiako Film Labur Onenaren Mikeldia jaso zituen.

Gainera, Zinebiko azken edizioko Ikus-entzuleen Saria irabazi zuen film laburra ere programatu da, Dane Komljen-en "Phantasiesätze", baita Euskal Zinearen Saria lortu zuen Atxurra Animazio Taldearen "Areka" talde lana ere.

Programatutako sei saioen artean, urriaren 26koa Euskadiko eta Espainiako film laburrei eskainiko zaie, eta bi euskal ekoizpen izango dira: "Areka" animaziozko film laburra eta Koldo Almandozen "Plágan". Mundu osoko nazioarteko zinemaldietan sariak lortu dituzten lanekin osatuko da aukeraketa, horien artean, Nele Wohlatz, Joao Salaviza, Ico Costa, Ghasideh Golmakani, Pia Borg, Ben Rivers edo Shunsaku Hayashi zuzendarien hainbat filmekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120