MARKA BERRIA JARRI DU

Artxandako funikularrak 117.781 bidaiari izan ditu abuztuan bakarrik

Aurten TripAdvisorbikaintasun-agiria lortu du, jarraiko hirugarren urtez

deia.eus - 2018(e)ko irailaren 8a, larunbata - 12:30etan eguneratua

Artxandako funikularra.

Artxandako funikularra.

Galería Noticia

Artxandako funikularra.

Artxandakofunikularrak marka berria jarri du 117.781 bidaiarirekin abuztuan.Iaz, 101.273 izan ziren eta 2016an 100.780. Batez beste, egunero3.799 pertsonak erabili zuten funikularra hilabete horretan.

BILBO. Alfonso Gil Alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotziak aurreratu duenez, “2018. urterako aurreikuspenak iaz baino bidaiari-kopuru handiagoa izatea eta marka berria jartzea dira. Orain arteko datuak eta egon den joera ikusita, litekeena da aurtengo ekitaldian erabiltzaileak 850.000 baino gehiago izatea”, adierazi du.

Aurten, abuztura arte, 615.230 erabiltzaile erregistratu dituzte;iaz, aldi berean, 571.812 erregistratu zituzten. Beraz, 2017. urtearen aldean % 7,59ko hazkundea egon da aurten orain arte. Kopuru horiek, eta batez ere udako hiletakoek, agerian jartzen dute funikularra uriko turismorako erakargarria dela.

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean Artxandako Funikularrak udako ordutegia du: astelehenetik eguenera 07:15etik 22:00etara;barikuetan, zapatuetan eta jai-bezperetan 07:15etik 23:00etara, eta domeketan eta jaiegunetan 08:15etik 22:00etara.

Ekimenaren aurreko urteko arrakasta ikusita, Funikularrak ordutegi zabalagoa -24:00etara arte- eskaini zuen Aste Nagusian, Artxandatik suak ikusi nahi zituztenak eroateko. Ekimen horrek marka berria jarri zuen;Aste Nagusiko egunetan 32.310 pertsonak erabili zuen funikularra;2017an, 27.302 izan ziren.

Artxandako funikularrak 15 minutuko maiztasuna dauka, salbu eta arrazoi bereziengatik, hots, jendea pilatzen denean, orduan maizago joan-etortzen baita erabiltzaileak geltokietatik ateratzeko. Bidaiak 3 minutu irauten du.

Gogoratu sei urtetik beherako umeak dohainik ibil daitezkeela Artxandako Funikularrean, baita itsuei lagun egiten doazenak edota gurpildun aulkietan dabiltzanei laguntzen dietenak ere.

2018an, funikularrak jarraiko hirugarren urtez lortu du TripAdvisor bikaintasun-agiria, sari hauen zazpigarren edizioan. Bidaietan eta oporretan espezializatutako TripadVisor web orriaren erabiltzaileen aldeko iritzien arabera eman ohi da sari hau.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120