hilaren 9, 16, 23 eta 30ean

'Dantza plazetan' ekimenak Abandoibarra animatuko du iraileko goizetan

Aiko Taldea, Haatik Dantza Konpainia, Tio Teronen semeak eta Andoni Aresti Dantza Eskola bertaratuko dira 

Deia - Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:00h

Dantza plazetan ekimenaren kartela.

Dantza plazetan ekimenaren kartela. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Dantza plazetan ekimenaren kartela.

Bilboko Udalak gure folklorearekin erlazionatutako lau jarduera programatu ditu iraileko igandeetan, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua duen Dantza Plazetan ekimenaren programazio bereziarekin.

BILBO. Jarduerak irailaren 9, 16, 23 eta 30ean izango dira, Ramon Rubialen eskulturaren ondoko zabalgunean, Aiko Taldearen, Haatik Dantza Konpainiaren, Tio Teronen semeen eta Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik.

Programazioak, partaidetzan oinarritutako udal aurrekontuen barruan onetsi ziren herritarren proposamen bati erantzuten dio: bisitatzen gaituztenei eta Guggenheim Museoaren inguruan ibiltzen direnei euskal dantzak hurbiltzea. Horrela, erromeria tradizionaletik, garaikideagoak izan arren sustraiak gure folklorean dituzten beste ikuskizun batzuetara doazen lau jarduera proposatzen dira.

Horrela, egitarau berezia igande honetan irekiko da, Aiko taldeak zuzendutako erromeriarekin. Dantza tradizionala grina osoz bizi duten musika eta dantza profesionalek osatutako taldea da. 10 urte baino gehiago daramatzate dantza zabaltzeko lanean, jarduera ugarien bitartez. Erromeria horrek, euskal dantza ezagunenen lehen pausoak ezagutzeko eta modu aktiboan parte hartzeko aukera eskainiko du.

Hurrengo igandean, irailaren 16an, Haatik Dantza Konpainiaren Itsas lapurrak” ikuskizuna izango dugu. Euskal herriak beti izan du harreman berezia itsasoarekin, nabigazioan, arrantzan edo piraterian. Haatik dantza konpainiaren helburua garai haietako bizipenak kontatzea da. Konpainiaren helburua gure kostaldeko bizimodua dantzaren bitartez irudikatzea eta kulturen artean itsasontzietan sortzen zen bizikidetza aurkeztea da, itsasoko gizonek eta emakumeek zituzten sinesmenetan sakonduz.

Irailaren 23ko emanaldia Tio Teronen semeak taldearen Festamentua proposamenaren eskutik etorriko da. Ikuskizun bitxia, berritzailea, umorez, dantzaz eta erritmo desberdinez betea. Izan ere, adiskide talde bitxi bati, zorigaitzeko egoera batean elkartzea egokitu zaio: hileta batean. Atzera eta aurrera arituko dira, gertatu izandakoa ulertzeko ahaleginean, gertatutakoari buelta emateko itxaropenarekin.

Dantza Plazetan ekimeneko programazio bereziaren itxiera Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik etorriko da, hilabeteko azken igandean. Proposatzen duen lana, hainbat estilotako zenbait konposizio koreografikotan dago oinarrituta, dantzari profesionalak eta dantzaren edozein diziplinaren aurrean grina duen edozein pertsona prestatzen lan egiten duen eta nazioarteko ibilbideko profesionalek osatuta dagoen diziplina anitzeko eskola gazte horretan sortutakoak.

AGENDA: DANTZA PLAZETAN IGANDEETAN

13:00etan. Ramón Rubialen eskulturaren ondoko zabalgunea (Abandoibarra)

Irailak 9 (igandea) - Erromeria Aiko Taldearekin 
Irailak 16 (igandea) - Haatik Dantza Konpainia “Itsas lapurrak
Irailak 23 (igandea) - Tio Teronen semeak “Festamentua
Irailak 30 (igandea): Andoni Aresti Dantza Eskola

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120