Zirrikituetatik begira

Izena duena da

Josu Torre - Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

OTRAS izenarekin sortu eta, jaio orduko, egitura politikoek -agintari eta ez- gainera etorri zaizkio eta lehen lehenik ezabatu beharra, mundutik desagertzeko grina erakutsiz. Sindikatu batez ari naiz, bere eskubideek aldarrikatu eta eratzeko sortu berria den giza talde antolatu batez, hain zuzen. Antolatze bidean behintzat. Taldea edo hau osatzen duten norbanakoen xehetasunak esan aurretik, Gobernuak legeztatu bezain laster legez landa utzi nahi duen lehen aldia dela argitu nahi dut. Haietako ministro andre edo zuzendari batek, futbolaren antza erabiliz, puta batzuk eskuairatik gola sartu ziotela bota zuen. Ez deritzot irudi egokia erabili zuenik, gol bat gola da eta ez du atzera bueltarik, VAR edo antzeko berrikeriak kirol zelaietarako dira, alegiazko tantoak markagailura igo eta han kokatzen dira.

Sanchez presidenteak eta haren ministroak “Gobernu feminista garen arren...” eskura dituzten ahalak erabiltzearen mehatxua egin dute sortu berri den “sexu langileen” elkarte eta sindikatua legez landa uzteko “jarduera bera ilegala dela” gogora araziz. Alderantziz egin zitekeen, tajuzko sindikato bati bideak ireki jarduera legeztatuz baina itxuraz ez zaie hori burutik pasatu ere. Eta ez da lau katuren kontua edo, euskaltegietan erakusten duten, ahuntzaren gau erdiko eztula;sakon arakatu gabe Espeinian 14.500 prostituta inguru daude ageri antzean baina 45.000tik gora pixka bat ezkutuago. Ez da ez gutxikeria bat.

Sindikatua ez ezik langile hauen jarduera legez kanpo uzteko asmoa errealitateari begiak ixtea da. Gobernu feminista horrek “estas” babesten ba du “otras” ere hor daude. Mila aldiz entzun dut munduko ofiziorik zaharrena dela eta XXI mendean oraindik ezkutatu nahian dabiltza. Gainera, jarduerak hor dirau, hor dago, batzuen etika eta arauetatik harago. Eta putak, prostitutak, lilitxoak, bordioak, emagalduak, pailardak, meretrizak, ramerak, fulanak, furziak, mesalinak, hetairak... milioika dira EH eta Espainian ez ezik mundu guztian. Eta, izena duena ba da, hor dira izenak eta izanak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120