azaroaren amaierara arte

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko du Espainako Filmotekan

Vanesa Fernández Guerrak, ZINEBIko zuzendaria, lehen saioa aurkeztuko du datorren ostiralean

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 12:19etan eguneratua

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko ditu Espainako Filmotekan.

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko ditu Espainako Filmotekan.

Galería Noticia

Zinebik 33 film labur biltzen dituen zikloa aurkeztuko ditu Espainako Filmotekan.

Espainiako Filmotekak gonbidatu du ZINEBI 33 film laburren erakustera ziklo batean azaroaren amaierara arte. Sei saioak programatuta daude eta lehena ostiral honetan 20:00etan izango da, Vanesa Fernández Guerrak aurkeztuta. Emanaldiak Estatuko filmotekaren egoitzan izango dira.

BILBO. Ziklo berria Espainiako Filmotekak proposatuta sortu da, eta ZINEBIko zuzendaritzarekin koordinatu da, Carlos Reviriego filmotekako programazio zuzendariarekin batera. Guztira, azaroaren 29ra arte, ZINEBI59ko, aurreko edizioko, sekzio ofizialean parte hartu zuten 33 film labur eskainiko dira.

Filmen aukeraketaren barruan, Animazio Film Labur Onenaren Oscar sarietarako izendapena jaso zuen eta ZINEBI59n Jaialdiko Sari Nagusia jaso zuen Max Porterren eta Ru Kuwahataren “Negative Space” (Frantzia/AEB, 6 min) azpimarratu behar da. Urriaren 16ko saioan ikusi ahal izango da.

Ikus-entzuleek, sari asko jaso dituen Julia Mauraren eta Mariangela Pulcinoren “Galatée a l´infini” film laburra ere ikusi ahal izango dute. Lan horren munduko estreinaldia ZINEBI59n izan zen, eta bertan Nazioarteko Dokumental Onenaren Urrezko Mikeldia eta Espainiako Film Labur Onenaren Mikeldia jaso zituen. Jaialdiaren azken edizioko Ikus-entzuleen Saria irabazi zuen film laburra ere programatu da, Dane Komljen-en “Phantasiesätze”, eta baita Euskal Zinearen Saria lortu zuen eta Atxurra Animazio Taldeak sinatu zuen “Areka” talde lana ere.

Programatutako sei saioen artean, urriaren 26koa Euskadiko eta estatuko film laburrei egongo da eskainita, eta bi euskal ekoizpen lan eskainiko dira: “Areka” animazio film laburra eta Koldo Almandozen “Plágan”. Aukeraketa, mundu osoko nazioarteko zinemaldietan sariak lortu dituzten lanekin osatuko da, horien artean, zuzendari ospetsuek zuzendutako zenbait lan. Zuzendari horien artean Nele Wohlatz, Joao Salaviza, Ico Costa, Ghasideh Golmakani, Pia Borg, Ben Rivers edo Shunsaku Hayashi daude

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120