irailaren 4tik azaroaren 4ra

Rekalde Aretoak hartuko du Ander Sagastiberri Fernándezen erakusketa berria

“Har bati hitzegiten ari den aurpegi bat” erakusketa aurkeztuko da

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 10:45etan eguneratua

Ander Sagastiberri Fernándezen "Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat".

Ander Sagastiberri Fernándezen "Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat".

Galería Noticia

Ander Sagastiberri Fernándezen "Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat".

Ander SagastiberriFernández artista Bilbotarren erakusketa: "Har bati hitz egitenari den aurpegi bat" egondo da Rekalde Aretoko KabineteAbstraktuan irailaren 4tik azaroaren 4ra bitartean. Lan hau garatu daBizkaiko Foru Aldundiaren Barriek Sormen Artistikorako Bekakprogramaren barruan.

BILBO. Erakusketan, formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko beste hogeita hemezortzi lan egongo dira ikusgai, erakustoki luzanga batean bilduta denak.

Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat

Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat. Erakusketaren izenburua telefono mugikorreko ohar-blokan zegoen. Ez dut gogoratzen esaldi hori idatzi izana. Ikusgai jartzen ditudan margolanak marrazketa automatikoko prozesuen emaitza dira. Hori azpimarratu nahi dut balio handia ematen diodalako prozesu horri, irudiak ateratzeko modu horri.

Idatzi duzuna ez gogoratzearen antzeko zerbait da. Prozesuan murgiltzen zara eta ustekabea berbera da, eta ustekabe hori da hain zuzen ere erakartzen nauena. Irudi horiek harridura sortzen dute, noski, baina zilegitasun osoz txertatzen ditut, eta hori, behintzat, lortu dut.

Gero, dena nahasten da: landu, aldatu eta nahastu egiten ditut, nireak ez diren irudiak eransten ditut eta abar. Jatorrizko marrazkiei ahalik eta zintzoen mantentzeko ahalegina egiten dudan arren, argi daukat hasieratik ez zaizkidala interesatzen subkontzientearen azterketa gisa. Eraikitzen dudana irudiak dira eta helburuak bitartekoak justifikatzen ditu. Hori nabarmenagoa da formatu handietan, non, lan-geruza ugariak direla eta, irudia modu inozoagoan sortzen den.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120