Lehiaketa 2. edizioa

Udalak bi youtuber aukeratuko ditu Bilbon gazteentzat aisiako eskaintza jakinarazteko

Aukeratutakoek bi bideo grabatu behar izango dituzte, batagaztelaniaz eta besteaeuskaraz

DEIA.EUS - 2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 13:30etan eguneratua

Bilboko youtuber lehiaketa.

Bilboko youtuber lehiaketa.

Galería Noticia

Bilboko youtuber lehiaketa.

Bilboko Udalak, bere youtuber ofizialak aukeratzeko, lehiaketa batantolatuko du, Bilbao Gazte gazte-markaren bidez. Lehen edizioanbezala, parte-hartzaileen artean epaimahaiak neska bat eta mutil bathautatuko ditu. Bere helburuak izango da Bilbok gazteentzat dituenaisiako planak jakinaraztea Bilbao Gazteren Youtube kanalen bidez.Horregatik, youtuberrek hilean bideo bi grabatu beharko dituztebanaka edo binaka, 2018ko urritik 2019ko apirilera arte.

BILBO. Parte hartu nahi dutenek bideo bat bidali behar dute, gehienez bost minutuko iraupenekoa eta, bertan, euren izen-abizenak, dedikazioa (ikasleak, langileak…), zaletasunak eta aisialdiko jarduerak adieraziko dituzte. Horrez gain, Bilbon hurrengo asteburuan zein izango den euren plana azaldu beharko dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Bideo hori eta izena emateko fitxa (bilbaogazte.bilbao.eus) we transfer aplikazioaren bidez bidali behar dira helbide elektroniko honetara: gazteria@bilbao.eus.

Bideoak bidaltzeko epea gaur hasi eta irailaren 23an amaituko da, 23:59an. Parte-hartzaileek hiru baldintza bete beharko dituzte:

  • 18tik 25 urtera bitartekoak izatea

  • Bilbon erroldatuta egotea.

  • Eta euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna izatea.


AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

Lanak jasotzeko epea amaitu ondoren, epaimahaiak 10 parte-hartzaile aukeratuko ditu aurrena eta, ondoren, elkarrizketa egingo die youtuber ofizialak izendatzeko. Lehenengo aukeraketan informazioa helarazteko gaitasuna, komunikatzeko estiloa, irudiaren kalitatea eta bideoaren edizioa baloratuko dira. Aukeratutako 10 pertsonei egingo zaien elkarrizketan, beste alderdi batzuk baloratuko dira, besteak beste, gazteen ikuskeraren barruan hautagaiek proposamenak luzatzeko gaitasuna eta komunikazio arloko ekintzetan duten eskarmentua (formala izan ez arren).

Bilboko Udalak irailaren 28an iragarriko ditu aukeratutako pertsonen izen-abizenak. Hartara, urritik aurrera, irabazleek 2019ko apirilera arte hilean bideo bi egiteko konpromisoa hartuko dute, dagokien ordainsariarekin.

Gorka Ruiz eta Karla Martínez izan ziren lehiaketa honen lehenengo edizian aukeratuak, horrela haiek izan dira pasa den ikasturtean Youtube kanalen bidez Bilbon gazteentzat dagoen aisialdiaren arloko eskaintza zabaldu dutenak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120