Zirrikituetatik begira

Ajea, orain ere?

Ana Urkiza - Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

Abuztuan oporrak izan ditugun gehientsuenok gaur hasten dugu ikasturte berria. Eta, urtero lez, artikulu zaparrada bat irakurri dugu, jada, han eta hemen, lanerako bueltak ustez sortzen digun ajeari buruz. Badirudi, ajerik soma-tzen ez baduzu edo aipatu ajeari aurre egiteko adina energia baduzu, beste planeta batekoa zarela.

Adituen hitzetan, ez dira hain zailak ajeari aurre egiteko kontuan hartu beharrekoak: oporretan kanpora joanez gero ez buelta-tzea azken egunean, bizpahiru egunetan ordutegia moldatzen joatea aldaketa nabarmenegia ez dadin izan, lanera joan beharreko egunean denboraz jaiki eta egin beharrekoak lasaitasunez egitea eta ez arrapalada batean… baina badirudi ajea nabarmentzen duen ideia nagusia “berriro betiko lekura, betiko egin beharretara, betiko zuzendariarekin” bueltatu beharra dela. Hau da, gauza berririk espero ez izatea;egiteko berririk ez edukitzea;zuzendariaren aldetik sorpresarik espero ez izatea… Esan nahi baita, ez zarela haziko sentitzea.

Sentimendu hori, baliteke kasu batzuetan hausnartua izatea, beste batzuetan, halakorik egin gabe sentitzea. Kontua da, oporretatik bueltan ere, urte berriarekin egin ohi dugun bezala, aktibatzen gaituen edo energiaz janzten gaituen ekimenen batekin jarraitzeko edo hasteko asmoa hartuko bagenu, segur aski, lanerako buelta ez li-tzaigukeela hain traumatikoa gertatuko. Lan, egin behar edo zuzendari motibatzaileen gabeziaren aurrean, geure baitan aurkitu behar baitugu ajetik askatuko gaituen eta aktibatu behar dugun botoia. Erraza da esaten, bai. Baina are errazagoa amairik gabeko kexua eta lanturua. Gainontzeko lankideak eta etxekoak ere kutsatzen dituena. “Lanera eta eskolara bueltatzea gurutze bat da” esateak ez gaitu ajetik babesten.

Gurutzea da, bai, lanera edo eskolara gauza berriak egin edo ikasteko indarrez doanarentzako, gainontzeko guztien ajeak portafolioan edo motxilan sartu beharra izatea.

Goazen, bada, goizeko lehenbiziko kafea hartzera. Gero gerokoak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120