Euskal Jaiak abuztuaren 29an hasi ziren

Datorren asteazkenean Euskal Jaietako Azoka Berezia izango da Ordizian, hiribilduaren 750. urteurrenarekin bat

Karrantzako edo latxa ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa izango da

DEIA.EUS - Sábado, 1 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 16:30h

Ordiziako Euskal Jaiak.

Ordiziako Euskal Jaiak. (Ordiziako Udala)

Galería Noticia

Ordiziako Euskal Jaiak.

Euskal Jaiak pasa den abuztuaren 29an hasi ziren Ordizian, Gipuzkoan, eta aparteko azoka irailak 5ean (datorren asteazkenean) egingo dute, jai horien baitan;Karrantzako edo latxa ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa da azpimarratzekoa, baita hiribilduak aurten betetzen duen 750. urteurrenagatik ere. 


DONOSTIA. Ordiziako Euskal Jaietako antolatzaileek iragarri dutenez, azken hamar urteetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileari Urrezko Kutxa Garaikorra emango zaio. 2009 urtean izan zen Elgoibarko Jesus Maria Ansolak garaikur hori lehen aldiz irabazi zuenean, eta 2013 urtean Eulateko Ricardo Remiro artzainak sari hori lortu zuen. 

Hala, azteazkenean bestelako lehiaketak ere izango dira Euskal Jaietako Azoka Berezian. Adibidez: fruitu eta barazki lehiaketa, Euskal Oiloaren lehiaketa-erakusketa eta Gipuzkoako Piriniar arrazako behi-azienda lehiaketa. Gainera, Plaza Nagusian astero postua jartzen duten baserritarren Aipamen Berezia. Aldi berean, hainbat erakusketa ere izango dira: perretxikoak, Euskal Oiloa, nekazal tresneria eta makinaria, besteak beste. 

Lehiaketako sari apartak

Gazta-lehiaketak lortu duen maila ikusita eta eskuz egindako Idiazabal gaztari dagokionez protagonista nagusiak artzainak direla aitortzeko hauek dira banatuko diren bost diru-saria:

  • Lehen saria: 1.550 euro - KUTXAren garaikurra – 12.000 etiketa esaldi honekin: ORDIZIAKO TXAPELDUNA, ARTZAIAREN IZENA eta URTEA eta Diploma
  • Bigarren saria: 750 euro, ORDIZIAKO UDALAren GARAIKURRA eta Diploma 
  • Hirugarren saria: 430 euro, ORDIZIAKO UDALAren GARAIKURRA eta Diploma 
  • Laugarren saria: 210 euro eta Diploma
  • Bosgarren saria: 180 euro eta diploma

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120