Zirrikituetatik begira

Xingola horiak

Juanjo Olasagarre - 2018(e)ko irailaren 1a, larunbata - 06:00etan eguneratua

Columnista juanjo olasagarre

Galería Noticia

Columnista juanjo olasagarre

aLEMANAK tenkorrak dira. Denok gara gizaki humanoak. Lizarraldeko paisaia mediterraneoa da. Espainia nazio bat da. Emakumeak gizonak baino ahulagoak dira. Bilbotarrak fanfarroiak dira. Konstituzioa da elkar-tzen gaituena. Biolentzia politikoa beti da terrorismoa. Baieztapen horiek guztiek badute komunean ezaugarri bat, alegia, denek, ustez, partekatzen dute “berezkotasuna”-ren mailaren bat;denak dira berezko neurri batean ala bestean. Eta berezko direnez, uste izaten dugu ez dutela iritzi amankomunetik aldentzen den iritzirik, ez dutela ideologiarik, baina erreparatzen badiegu ongi ohartuko gara denek dutela ideologia, edo izan dutela harik eta berezkotasuna, are, naturaltasunak ikuspegi zehatz baten zordun izatea estali duen arte. Esaterako, Mandela terrorista izan zen berezko askatzaile, are berezko gizaki on izan arte. Edo denok gara gizaki humano naturalak, horrek Afrika beltzaren ukazioa estaltzen duelakoari ez ikusiarena eginez, izan ere, zuriok beltzak baino humanoak gara. Rivera jaunak ez dakit ikasgai hori badakien ala jakinda zinismora jokatzen duen. Rivera jaunarendako xingola horia sinbolo ideologizatua da, baina bandera espainola sinbolo naturala, noiz eta sinbolo eta naturala termino kontrajarriak direnean. Espainiako bandera, Euskal Herrian ederki dakigu, ideologiaz beteriko sinboloa da, kontua da penintsulako toki askotan sinbolo hori berezkoa iruditzen zaiela, ideologiarik gabea, garangorria bezain natural. Nonbait Vicen udaletxetik igorritako preso politikoen aldeko mezua ideologia da baina Riveraren sermoi espainola ez. Nik Zizek filosofoari ikasi nion ideologiaren zero gradurik ez dela, denak duela ideologia, edo izan duela, eta ikusteko gai ez bagara ere horrek esan nahi duela ideologia hori fosilizaturik dagoela, paisaia bihurtu dela eta horregatik egiten zaigula ikusezin. Xingola horiek Espainartasunaren ideologia ezkutua azalarazteko balio dute. Katalan bati baino gehiagok eskaturikoa egiten aritu beharko genuke, xingola horiekin beharko genituzke gure leiho eta ateak, kaleak, whatsapp mezuak eta abarrak. Naturala ez da espainiarra, ez eta katalana, ez eta euskalduna. Horregatik peleatu behar da, nonahi.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120