252.365 euroko laguntza

Bizkaiko 48 gaztek talentu artistikoa garatuko dute Aldundiari esker

2018(e)ko irailaren 1a, larunbata - 11:20etan eguneratua

El Palacio Foral, en la Gran Vía bilbaina, acoge una importante colección de obras de arte.Foto: Pablo Viñas

Bizkaiko foru Aldundia Foto: Pablo Viñas

Galería Noticia

El Palacio Foral, en la Gran Vía bilbaina, acoge una importante colección de obras de arte.Foto: Pablo Viñas

Bizkaiko Foru Aldundiak 252.365 euro bideratuko ditu arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren, kultur kudeaketaren, arte plastikoen eta ikusmen-arteen modalitateetan prestakuntza espezializatua jasotzeko.

Bizkaiko berrogeita hamar gazte inguruk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute, beren prestakuntza hobetu eta proiektu artistikoak Europako hainbat lekutan garatu ditzaten;besteak beste, Frantziako École Internationale de Téatre Philippe Gaulier-en, Veronako opera-akademian (Italia), Ingalaterrako Royal Ballet School-en, University of Rotterdam-en, Edinburgoko MGA-n, Birmingham Royal University-n eta Alemaniako Ballettschule Hamburg-en. Estatuan, leku hauetara joateko aukera izango dute beren proiektuak garatzeko: Kataluniako Universidad Oberta, Madrilgo Real Conservatorio de Danza, Sevillako Fundación Cristina Hereen, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Madrilgo Escuela superior de cinematografía ESCAC eta Deustuko Unibertsitatea, besteak beste.

Foru Erakundeak 48 laguntza eta beka eman ditu arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren, kultur kudeaketaren, arte plastikoen eta ikusmen-arteen modalitateetan.

Horretarako, 252.365 euro bideratu ditu.

Arte plastikoen eta ikusmen-arteen arloan, 50.000 euro eman dira, hainbat zentrotan garatuko dituzten sormen artistikoko proiektuetarako.

Arte dramatikoaren arloan, Aldundiak 63.380 euroko laguntza eman du ikasketa hauek egiteko: aktore-trebakuntza espezializatua eta aktore-hobekuntza;antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinua eta jantziteria, bai eta zinema-zuzendaritzako prestakuntza ere.

Bestalde, 67.000 euroko partida bat ezarri da, prestigio handia duten atzerriko eta Espainiako estatuko ikastetxeetan musika-hobekuntzako ikasketak egiteko.

Dantzako diziplinara 67.000 euro bideratu ditu Foru Erakundeak. Kasu honetan, Aldundiaren laguntza dantza arautuan prestakuntza eta hobekuntzako ikasketak egiteko eta koreografiako prestakuntza jasotzeko izango da.

Azkenik, kultur kudeaketako profesionalen prestakuntza eta espezializaziorako 4.985 euro eman ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120