Igande honetan

Bihar amaituko da 'Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919' erakusketa, Bilboko Guggenheim museoan erakutsita

Pasa den ekainaren 1ean zabaldu zenetik, 420.000 pertsonatik gora hartu ditu erakusketak

deia.eus - 2018(e)ko irailaren 1a, larunbata - 17:14etan eguneratua

La exposición de Chagall en el Guggenheim se inaugurará el 1 de junio

Igande honetan amaituko da 'Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919'erakusketa.

Galería Noticia

La exposición de Chagall en el Guggenheim se inaugurará el 1 de junio

420.000 pertsonatik gora bisitatu dira 'Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919' erakusketa Bilboko Guggenheim museoan, joan den ekainaren 1ean zabaldu zenetik, museoko iturriek jakinarazi dutenez. "Datorren irailaren 2an, igandearekin, zarratuko dira hirugarren solairuko aretoak, bertan egon baita erakusketa". 


BILBO. Jarraian, desinstalazio lanei ekingo zaie, gero 'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa muntatzen hasteko. Azken hori irailaren 21ean zabalduko da publikoarentzat. Bi erakusketek BBVA Fundazioaren babesa izan dute. 

Era berean, egunotan Bilboko Guggenheim Museora hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute 'Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia' eta 'Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz' aldi baterako erakusketez gozatzeko, baita 'Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak' erakusketaz ere. Halaber, Javier Téllez artistaren 'Itzal-antzerkia' bideoinstalazioa ikusi ahalko dute bisitariek.

Chagall, egilea

1911n haustura erabakigarri bat eman zen Marc Chagall gaztearen lan goiztiarrean, jaioterri zuen Bielorrusiaren eta harrera egin zion hiriburu frantziarraren arteko esperientzia-kontrastearen ondorioz.

1911 eta 1914 artean, Parisen obra-multzo bat sortzen jardun zen: Vitebsk-eko komunitate jasidikoaren baitan bizitakoaren oroitzapenei metropoli modernoko ikonoak gehituko zitzaizkien lan horietan.

1914ean, Bella Rosenfeld-ekin ezkontzeko etxera itzuli zenean, Lehen Mundu Gerrak ustekabean harrapatu, eta bertan gelditu behar izan zuen zortzi urtez;ondorioz, autoezagutza-aldi batean murgildu zen, garai hartan egin zituen paper gaineko pintura eta obra askotan islatua ageri dena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120