32 urteko gizona

Pertsona bat atxilotu dute Astigarragan auto-istripua izan ondoren ihes egiteagatik

Ihes egin ostean ibilgailua erre eta lau kilo marihuana ezkutatu zituen sasi batzuen artean

EUROPA PRESS - Viernes, 31 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 16:52h

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Astigarragan, droga-trafikoko delitu batengatik eta bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik. Pertsona horrek zirkulazio-istripu bat izan zuen AP-8 autobidean, Zarautz aldean, eta ihes egin zuen. Ondoren, ibilgailua Astigarragan erre eta lau kilo marihuana ezkutatu zituen sasi batzuen artean, Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez.

DONOSTIA. Ertzaintzaren esanetan, bostak baino lehentxeago, bi autok talka egin zuten AP-8 autobidean, Zarautz aldean, eta autoetako batek (Volkswagen Golf markakoak) ihes egin zuen. Ihesaldian, beste auto baten eta polizia-ibilgailu baten kontra egin zuen talka.

Seiak laurden gutxiak aldera, Golf autoa sutan aurkitu zuten Astigarragako Larraburu bidean, eta suhiltzaileek itzali zuten sua. Bitartean, polizia-baliabideak automobilaren gidaria bilatzen hasi ziren, eta arratsaldeko zazpiak aldera aurkitu zuten, Astigarragan bertan abandonatuta dagoen eraikin bateko horma baten atzean ezkutatuta.

Susmagarriak agenteei adierazi zienez, asegururik ez zuelako eta gidabaimenean puntu gutxi geratzen zitzaizkiolako egin zuen ihes istriputik eta eman zion su autoari. Halaber, autoa hurbileko pertsona batena zela eta giltzak autoa utzi zuen lekuaren inguruetan bota zituela jakinarazi zuen.

Agenteak Volkswagen markako autoa zegoen lekura itzuli ziren gaztearekin, eta giltzen bila zebiltzala, ertzain batek kaxa bat aurkitu zuen sasi batzuen artean. Kaxaren barruan, marihuanaz betetako hainbat poltsa zeuden, eta, geroago jakin zenez, 4,2 kiloko pisua zuten guztira. Atxilotuak, gainera, 855 euro zituen eskudirutan. Ebidentzia horien aurrean, atxilotu egin zuten, droga-trafikoko delitu bat leporatuta.

Atxilotua 32 urtekoa da, eta Ertzaintzak beste hiru aldiz atxilotu du droga-trafikoagatik. Bidezko polizia-eginbideak amaitzean, epailearen esku utziko dute, Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez. 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sucesos

ir a Sucesos »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120