Irailak 1, Sagardo eguna

Iraila, sagardoaz gozatzeko hila Donostian

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da laugarren urtez eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu

Deia - 2018(e)ko abuztuaren 30a, osteguna - 19:54etan eguneratua

Donostiako sagardo eguna.

Donostiako sagardo eguna. (Deia)

Galería Noticia

Donostiako sagardo eguna.

Sagardogintza urte osoko ofizioa da eta Sagardoa bera urte osoan edaten den edaria. Irailean, 2018 uztarekin sagardo berria egiten hasten direnean, botilaratutako sagardoa edateko une aparta da. Hori dela eta, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak iraila bete sagardo egitaraua aurkeztu nahi du.

Eguna: irailak 1, larunbata

Ordua: 11:00-14:00

Lekua: Donostiko Konstituzio Enparantzan

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da aurten laugarren urtez eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu. Izen ematen du ten Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik (finalaurrekoak 26€ eta finala 32€), afalduaz egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da. Finalaurrekoak Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan izango dira;eta finala Usurbilen. Afari kide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak (lote zenbakia) zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian.

Egitaraua:

11:00-14:00

- SAGARDO DASTATZEA PLAZAN: Gipuzkoako Sagardogilee n Elkarteko sagardoak dastatu ahal izango dira bertan, baita txertaketak egiten ikasteko tailerrak edota sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastatzea.

- SAGARDOGINTZA, GURE OFIZIOA erakusketa. Plazan b ertan sagarrak Bildu, jo eta tolare zaharrarekin lehen muztioa atera eta dastatz eko aukera izango da. Txalapartaren hotsak jakinaraziko digu lehen muztioa noiz dagoen prest, eta gerturatzen den orok dastatu ahal izango du.

12:30

- SAGARDOGILEEN TOPA eta OMENALDIA

Aurten Juan Ignacio Astiazaran eta Isabel Díaz iza ngo dira omenduak. Sagardogintzari zein Elkarteari eskainitako guztia eskertu nahi dio gu egun berezi honetan.

13:00

-EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAren dastatze gidatua.

Liburutegi zaharraren azpian dagoen Kriptan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Euskal Sagardoa zigilua duten sagardoak dastatu ahal izango dira. Txartelak plazan egongo den informazio puntuan (basoen salmentaren ondoan) erosi ahal izango dira (5 €, 3 sagardo). Aurtengo berrikuntza nagusiak: Sagardo sektorearen inguruko informazio puntua (turismo eskaintza, ibilbide, otordu, ekitaldi...) eta produktuen denda. Txalapartaren eta triki-panderoaren doinuek alaituko digute eguna.

-ORDIZIKO SAGARDO EGUNA

Urteroko legez, Ordiziko Euskal Jaiek txoko berezia gordetzen diote sagardoari. Hori dela eta, Ordizian Sagardo Eguna izango dugu.

Eguna: irailak 8, larunbata Ordua: 19:00-21:00

Lekua: Ordizian, arboledan.

Bertan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatzeaz gain Sagardogileek herritarrekin topa eginez 20:00etan argazkia aterako da. Sagardotegiko garai bateko giroa gogoraraziz, Bolatokia jarriko dugu Gipuzkoako Bola eta Toka federazioaren laguntzarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120