datorren asteburuan, Bilborock aretoan

Rubik Kuboaren Nazioarteko lehenengo txapelketa egingo dute Bilbon 75 gazteren partaidetzarekin

Gazteentzako ekitaldia da, gazteek antolatua, non batez besteko adina 16 urtekoa den

EP - Miércoles, 29 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:36h

Varios jugadores calentando antes de participar en un campeonato de cubos de Rubik.

(EFE)

Galería Noticia

Varios jugadores calentando antes de participar en un campeonato de cubos de Rubik.

'Bilbao Open Rubik' nazioarteko lehenengo txapelketa Bilbon jokatuko da irailaren 1ean (larunbata) eta 2an (igandea), Bilborock aretoan. Euskal Rubik Elkarteak antolatu eta Bilboko Udalak "Ideiak Martxan" programaren bidez bultzatutako txapelketa da.

BILBO. Hainbat elkartetako 75 gaztek parte hartuko dute (Euskadi, Andaluzia, Madril, Katalunia, Frantzia, Maroko eta Errusia), honako kategoria hauetan: 3x3x3, 2x2x2, 4x4x4, 5x5x5, 6x6x6, 7x7x7, Pyraminx, Megaminx, Skewb, Square-1, 3x3x3 esku batekin, itsu-itsuan edo zenbait kubo itsu-itsuan. Parte-hartzaile bakoitzak 5 Rubik kubo osatuko ditu txanda bakoitzean. Txapelketan lortutako emaitzak WCA (World Cube Association) elkartearen datu-basean sartuko dira eta parte-hartzaileak mundu mailako rankingean sailkatuko dira. 

Txapelketa Bilborock aretoan jokatuko da irailaren 1eko 9.00etatik 21.00etara eta irailaren 2an 9.00etatik 15.00etara. Finala, berriz, irailaren 2an, 12.30ean. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Bilboko Udalaren esanetan, gazteentzako ekitaldia da, gazteek antolatua. Hala, parte-hartzaileen batez besteko adina 16 urtekoa da. 

IDEIAK MARTXAN 

"Bilbao Open 2018" torneoaren diseinua Bilboko Udalaren 'Ideiak Martxan' programatik atera da. Hain zuzen, programa horren helburua da hiriko gazteentzako programazioa euren ideiekin osatu nahi duten gazteen ekimenak sustatzea eta laguntzea. Udalaren esanetan, "Ideiak Martxan" programa 14-35 urteko gazteentzat da, eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete;taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da. 

Horrenbestez, "Ideiak Martxan" programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak ideiakmartxan@bilbao.eus helbide elektronikoaren zein www.bilbaogazte.bilbao.eus webguneen bidez. Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek, sustatzaileekin batera, aztertuko dituzte ekimenaren interesa eta bideragarritasuna eta, ekimena gauzatzekotan, Udalaren laguntza izango du. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ocio

ir a Ocio »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120