18:00etatik 21:00etara

Bilboko Udalak berriro antolatuko ditu dantzaldiak irailean

Asteburuetan zuzeneko musika-saio bi izango dituzte Bilboko adinekoek. Larunbatetan, Levante plazan eta igandetan, Casilla plazan

Miércoles, 29 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:59h

Dantzaldi bat

Dantzaldi bat (Bilbao.eus)

Galería Noticia

Dantzaldi bat

Bilbo.  Iraileko asteburuetan hitzordu berria izango dugu zuzeneko musikarekin. Aste Nagusia amaitu ostean, Bilboko Udalak antolatzen dituen dantzaldiak itzuliko dira. Iraileko asteburuetan zuzeneko bi musika-saio izango dituzte Bilboko adinekoek. LArunbatetan, Levante plazan eta igandetan, berriz, Casilla plazan. Ohikoa izango da saio bien ordutegia, hau da, 18:00etatik 21:00etara. Orain arte bezala, aste bakoitzean orkestra batek alaituko du arratsaldea.

Udalak adinekoen bizimoduaren kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, zahartze aktibo eta osasungarrirako jarduerak bultzatzen ditu, dantzaldiak esaterako. Ekitaldi honek, sarrera doakoa dauka.

LEVANTE PLAZAN, ZAPATUETAN, 18:00etatik 21:00etara
Irailaren 1ean: Amigos del Swing orkestra
Irailaren 8an: Maran orkestra.
Irailaren 15ean: Xandalo orkestra
Irailaren 22an: Pergola orkestra

CASILLA PLAZAN, DOMEKETAN, 18:00etatik 21:00etara
Irailaren 2an: Dantza Alai orkestra.
Irailaren 9an: Pergola orkestra
Irailaren 16an: Galea orkestra
Irailaren 23an: Jamaika orkestra
Irailaren 30ean: Maran orkestra.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120