11. Edizioa

Gizonen eta emakumeen sariak berdinak izango dira lehen urtez Donostiako Estropadetan

2018ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira

Deia - 2018(e)ko abuztuaren 28a, asteartea - 17:40etan eguneratua

2018ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira.

(Donostiako Udala)

Galería Noticia

2018ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira.

11. edizio honetan, estropaden lehenengo urtetik hona helburu izan den moduan, Donostiako Udaletik ahalegina egin dugu emakumezkoen modalitateko sariak eta gizonezkoenak parekatzeko.

DONOSTIA. Aurten, eta Eusko Jaurlaritzako laguntzarekin, emakumezkoen estropadako sariak gizonezkoen berdinak izatea lortu dugu. Emakumezkoen estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabazi ahal izango dituzte:

  • Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 €.
  • Bigarren sailkatuak:15.000 €
  • Hirugarren sailkatuak: 12.000 €
  • Laugarren sailkatuak: 9.000 €
  • Bostgarren sailkatuak: 7.000 €
  • Seigarren sailkatuak: 6.000 €
  • Zazpigarren sailkatuak: 5.000
  • Zortzigarren sailkatuak: 5.000 €

Gizonezkoen estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabazi ahal izango dituzte:

  • Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 €.
  • Bigarren sailkatuak:15.000 €
  • Hirugarren sailkatuak: 12.000 €
  • Laugarren sailkatuak: 9.000 €
  • Bostgarren sailkatuak: 7.000 €
  • Seigarren sailkatuak: 6.000 €
  • Zazpigarren sailkatuak: 5.000
  • Zortzigarren sailkatuak: 5.000 €
Bi banderak (emakumezkoen modalitatekoa eta gizonezkoen modalitatekoa) hainbat brodatze-teknikaren bidez egin dira. Horretarako, azken belaunaldiko makinak, pedal-makina tradizionalak eta eskuz egindako artisau-brodatzea erabili dira. Lantzeko prozesua lanbidean 25 urte daramatzan eta makinaz brodatzen erakusten duen irakasle batek hartu du bere gain. Aplikazio guztiak oihal gainean brodatuta daude. Bazterkiak, zintak eta abar jartzeko beharrezkoak diren joste-lanak, berriz, Bostadik egin ditu. Azkenik, lanaren zuzendaritzaz Itsaso arduratu da, Bordados Xegun-ekoa.

Aurten, hirugarren aldiz, ADEGIK 5.000€ eta garaikurraz (“urdin ADEGI” koloreko trainerua) osatutako Enpresa Kultura Berriaren ADEGI Saria eskainiko du sailkatze bi estropadetan guztira denbora onena lortzen duen emakumezkoen eta gizonezkoen gipuzkoar traineruari. Norabide argi batekin arraun egitea, itsasontzi berdinean elkarrekin egotea eta kanpo egoera aldakorretara egokitzea, bai kirolan bai enpresan gertatzen dira. Sari honek, gure artean erlazionatzeko dugun moduan metafora boteretsu bat irudikatu nahi du, komunikazioan, parte-hartzean eta konfiantzan oinarriturik “Sokatiratik trainerara” pauso egitea. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120