DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Gaur, abuztuak 28

Eusko Jaurlaritzak ikasturte politiko berriko lehen Gobernu Kontseilua egin du Donostiako Miramar Jauregian

Euskal ekonomiaren eboluzioa positiboa izaten jarraitzen duela azpimarratu du Lehendakariak

Martes, 28 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:15h

Iñigo Urkullu lehendakariaria eta sailburuek

Iñigo Urkullu lehendakariaria eta sailburuek (Euskadi.eus)

Galería Noticia

Iñigo Urkullu lehendakariaria eta sailburuek

Ohitura duen bezala, Eusko Jaurlaritzak, gaur, ikasturte politiko berriko bere lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egin du. Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendozak harrera egin diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta sailburuei. 

Donosti. Eusko Jaurlaritzak bere bilera amaitu ondoren, Iñigo Urkullu lehendakaria hedabideen aurrean agertu dabilera horretan aztertu diren gaien berri emateko.

Lehen Gobernu Kontseilu horretan, euskal ekonomiaren eboluzioakpositiboa izaten jarraitzen duela azpimarratu du Lehendakariak. Horren inguruan esan du hazkundea sendotzea ezinbestekoa dela baliabideak bermatzeko eta politika publikoak mantentzeko, biztanleria gero eta zaharragoa den gizarte batean eta Europa osoan sortzen ari diren premia berriei erantzuteko.

Autogobernuaren esparruan, Lehendakariak honako hau nabarmendu du: "gure helburua erakunde-mailan bidea egingo duen eta Euskadiren Autogobernuaren ahalmen politikoa indartzea eragingo duen Estatus Berri bat lortzea da”. Horrela, esparru juridiko politiko adostu berri bat aipatu du, Euskal Kontzertu Ekonomikoan eta Autogobernuaren berezitasunaren aitorpenean oinarritua egongo dena. Gainera, Gernikako Estatutuan gauzatzeko dauden transferentziak betetzeko lan-egutegi zehatz bat edukitzeak duen garrantzia azpimarratu du.

Gaurko bileran migrazioaren gaia ere aztertu da. Lehendakariak esan duenez, laguntza jasotzeko premiarekin heltzen diren pertsonak hartzeko ekintza humanitarioarekiko erantzukizuna eta konpromisoa bere gain hartzen ditu Eusko Jaurlaritzak. Zentzu horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu” adierazpenak indarrean jarraitzen duela errepikatu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120