LAU ERTZAINI

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon Ertzaintzako agente batzuk jotzeagatik

Pertsona bat abisua eman du gizonak edukiontzi bat irauli duelako, eta horregatik joan dira agenteak bertara

EP - 2018(e)ko abuztuaren 28a, asteartea - 18:00etan eguneratua

Los Mossos d'Esquadra han arrestado a un hombre por buscar a un ayudante de secuestro por internet

Imagen de archivo de un hombre esposado. (@mossos)

Galería Noticia

Los Mossos d'Esquadra han arrestado a un hombre por buscar a un ayudante de secuestro por internet

Gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Barakaldon (Bizkaia), Ertzaintzako agente batzuk jotzeagatik. Pertsona horrek edukiontzi bat irauli du lehenago, eta horregatik joan dira agenteak bertara, Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez. 

Gaur goizaldean (hilak 28, asteartea), laurak laurden gutxi aldera, pertsona batek abisua utzi du Sos Deiak 112 zerbitzuan, ezezagun batek Gaudi kalean edukiontzi bat irauli duela esanez. Kale horretara joan diren agenteek bertan aurkitu dute gertakariaren ustezko egilea. Edukiontzia zergatik irauli duen galdetu diote, eta bere diru-zorroaren bila zebilela erantzun die. 

Hitzez identifika zedin eskatu diotenean, susmagarriak ez du identifikatu nahi izan, eta ertzainak iraindu eta mehatxatu ditu. Handik gutxira, bere identitatea jakinarazi die ertzainei, baina agiraka jarraitu du haien kontra. Une jakin batean, agente bat jo du, eta atxilotu egin dute. 

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, agenteak immobilizatzeko ahaleginetan ari zirela, atxilotuak ukabilkadak eta ostikoak eman dizkie lau ertzaini, eta bati hozka egin dio. Atxilotuaren gauzen artean, haren dokumentazioa zuen diru-zorro bat aurkitu dute. Polizia-ibilgailuan sartu eta polizia-bulegoetara eramatean, indarkeria handiz jokatzen jarraitu du, eta patruila-autoko bi ateak atera ditu kolpeka, Ertzaintzak dioenez. Atxilotua, 47 urtekoa eta polizia-aurrekariak dituena, epailearen esku utzi dute gaur goizean. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120